'Zutabea eta marra' diagrama mota
Diagrama-morroiaren lehen orrian, diagrama mota bat hautatu dezakezu.
'Zutabea eta marra'
'Zutabea eta marra' diagrama 'Zutabea' motako diagrama baten eta'Marra' mota diagrama baten konbinazioa da.
Hautatu aldagaietako bat
-
Zutabeak eta marrak. Zutabeko datu-serietako laukizuzenak elkarren ondoan marrazten dira haien balioak erraz konparatu ahal izateko.
-
Pilatutako zutabeak eta marrak. Zutabeko datu-serietako laukizuzenak bata bestearen gainean pilatuta marrazten dira, eta, beraz, zutabe baten altuerak datu-balioen batura bistaratzen du.
Bigarren Y ardatz bat txertatu dezakezu Txertatu - Ardatzak erabilita, morroia amaitu ondoren.
Datu-barruti bat zehazteko
Hautatutako datu-barrutian ezker-ezkerrean dauden zutabeek (edo goiko errenkadek) zutabeetako objektu gisa erakusten diren datuak ematen dituzte. Datu-barrutiko beste zutabe edo errenkadek marretako objektuetarako datuak ematen dituzte. Esleipen hori Datu-seriea elkarrizketa-koadroan alda dezakezu.
-
Hautatu datu-barrutia.
-
Egin klik errenkada edo zutabeetako datu-serietarako aukera batean.
-
Egiaztatu datu-barrutiak etiketak dituen lehen errenkadan, lehen zutabean edo bietan.
Datu-serieak antolatzea
Datu-serieen zerrenda-koadroan, uneko diagramako datu serie guztien zerrenda ikus dezakezu.
Zutabeko datu-serieak zerrendaren goiko partean kokatuta daude,eta marrako datu-serieak zerrendaren beheko partean.
-
Datu-serieak antolatzeko, hautatu sarrera bat zerrendan.
-
Egin klik Gehitu botoian, hautatutako sarreraren azpian beste serie bat gehitzeko. Datu-serie berria hautatutako sarreraren mota berekoa izango da.
-
Egin klik Kendu botoian, hautatutako sarrera datu-serieen zerrendatik kentzeko.
-
Erabili gora eta behera gezien botoiak, hautatutako sarrera zerrendan gora edo behera mugitzeko. Horrela zutabeko datu-serie bat zerrendako datu-serie bihur dezakezu, eta alderantziz. Honek ez du datu-iturburuaren taulako ordena aldatzen, diagramaren antolaketa baizik.
Datu-serieak editatzea
-
Egin klik zerrendako sarrera batean, sarrera horren propietateak ikusi eta editatzeko.
Datu-barrutien zerrenda-koadroan, datu-serieen osagaien rol-izenak eta gelaxka-barrutiak ikus ditzakezu.
-
Egin klik sarrera batean, eta, gero, editatu edukiak beheko testu-koadroan.
Testu-koadroaren ondoko etiketak hautatuta dagoen rola adierazten du.
-
Sartu barrutia edo egin klik Hautatu datu-barrutia aukeran, elkarrizketa-koadroa ikonotzeko eta barrutia saguarekin hautatzeko.
Datu-rol baten (Y balioak kasu) barrutiak ez du etiketa-gelaxkarik izan behar.
Kategoriak edo datu-etiketak editatzea
-
Sartu edo hautatu kategoria edo datu-etiketetarako testu gisa erabiliko den gelaxka-barruti bat.
Kategorien barrutiko balioak etiketa gisa erakutsiko dira x ardatzean.
Diagrama-elementuak txertatzea
Erabili diagramen morroiko diagrama-elementuen orria ondorengo elementuetako baten bat txertatzeko:
-
Diagramako tituluak
-
Legenda
-
Sareta-marra ikusgaiak
Elementu gehigarriak nahi izanez gero, erabili diagramaren Txertatu menua editatzeko moduan. Hor ondorengo elementuak defini ditzakezu:
-
Bigarren mailako ardatza
-
Sareta lagungarria
-
Datu-etiketak
-
Estatistikak, adibidez batez besteko balioak, y errore-barrak eta joera-marrak.
Datu-serie bakoitzarentzako datu-etiketak ezartzeko, erabili datu-seriearen propietateen elkarrizketa-koadroa.