Kokatzea
Ardatzaren kokagunea kontrolatzen du.
Ardatz-marra
Hautatu gainerako ardatzak non gurutzatuko diren: hasieran, amaieran, balio jakin batean edo kategoria batean.
Etiketak
Kokatu etiketak
Hautatu etiketak non kokatuko diren: ardatzetik hurbil, ardatzetik hurbil (beste aldea), kanpoko hasieran, edo kanpoko amaieran.
Bitarte-markak
Nagusia:
Markak ardatzaren barrualdean edo kanpoaldean jarri behar diren zehazten da. Biak konbinatzeko aukera dago: orduan markak bi aldeetan ikusiko dituzu.
Barnekoa
Markak ardatzaren barrualdean ipiniko direla zehazten du.
Kanpokoa
Markak ardatzaren kanpoaldean ipiniko direla zehazten du.
Lagungarria:
Ardatz-marken arteko bigarren mailako markak definitzeko erabiltzen da area hau. Bi eremuak aktibatzeko aukera dago: horrela, marra markatzailea kanpoaldetik barrualdera joango da.
Barnekoa
Bitarte-marka lagungarriak ardatzaren barrualdean ipiniko direla zehazten du.
Kanpokoa
Bitarte-marka lagungarriak ardatzaren kanpoaldean ipiniko direla zehazten du.
Kokatu markak
Hautatu markak non kokatuko diren: etiketetan, ardatzetan, edo ardatzetan eta etiketetan.