X/Y errore-barrak

Erabili X edo Y errore-barrak elkarrizketa-koadroa 2D diagramen errore-barrak bistaratzeko.

Datu-serie bateko elementu bat hautatzen bada, komando honek datu-serie horretan bakarrik funtzionatuko du. Elementurik hautatzen ez bada, komando honek datu-serie guztietan funtzionatuko du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - X errore-barrak edo Txertatu - Y errore-barrak (Diagramak)


Errore-barrak X/Y - balio negatiboetatik X/Y +balio positiboetara doazen marra-adierazleak dira. Kasu honetan, X edo Y datu-puntuaren balioa da. "Desbiderapen estandarra" hautatuta dagoenean, X edo Y datu-seriearen batez besteko balioa da. Errore-balio negatiboa eta errore-balio positiboa errore-barraren funtzioak kalkulatu dituen edo esplizituki eman diren kantitateak dira.

Ohar-ikonoa

Txertatu - X/Y errore-barrak menua 2D diagrametan soilik erabil daiteke.


Errore-kategoria

Errore-kategoria arean, errore-kategoria bistaratzeko modu bat baino gehiago aukera dezakezu.

Bat ere ez

Ez du erakusten errore-barrarik.

Balio konstantea

'Parametroak' arean zehaztu diren balio konstanteak bistaratzen ditu.

Ehunekoa

Ehuneko bat bistaratzen du. Bistaratzea datu-puntuari dagokiona da. Ezarri ehunekoa 'Parametroak' arean.

Funtzioak

Hautatu funtzio bat errore-barrak kalkulatzeko.

Errore estandarra: Errore estandarra bistaratzen du.

Bariantza: Datu-puntuen kopurutik eta haien balioetatik kalkulatutako bariantza bistaratzen du.

Desbiderapen estandarra: Desbiderapen estandarra (bariantzaren erro karratua) bistaratzen du. Beste funtzio batzuekin ez bezala, errore-barrak batezbestekoan zentratuta daude.

Errore-marjina: Datu multzoaren baliorik altuenaren araberako errore-marjinarik handiena bistaratzen du, ehunekoetan. Ezarri ehunekoa 'Parametroak' arean.

Gelaxka-barrutia

Egin klik 'Gelaxka-barrutia' aukeran, eta gero zehaztu errore-barraren balio positibo eta negatiboak hartzeko erabiliko den gelaxka-barrutia.

Datuen taulatik

Datu propioak dituen diagrama baterako, errore-balioak diagramaren datu-taulan sar daitezke. 'Datu-taula' elkarrizketa-koadroak zutabe gehigarriak erakutsiko ditu, 'X errore-barra positiboak' eta 'Y errore-barra positiboak', edo 'X errore-barra negatiboak' eta 'Y errore-barra negatiboak' deituak.

Balio berdina bientzako

Gaitu errore-balio positiboak errore-balio negatibo gisa ere erabiltzeko. "Positiboa (+)" koadroaren balioa soilik aldatu daiteke. Balio hori automatikoki kopiatuko da "Negatiboa (-)" koadroan.

Errore-adierazlea

Errore-adierazlea zehazten du.

Positiboa eta negatiboa

Errore-barra positiboak eta negatiboak erakusten ditu.

Positiboa

Errore-barra positiboak soilik erakusten ditu.

Negatiboa

Errore-barra negatiboak soilik erakusten ditu.