Legenda

Legenda elkarrizketa-koadroa irekitzen du, diagramako legenden kokapena aldatzeko eta legenda bistaratuko den ala ez zehazteko erabil daitekeena.

Komando hau erabiltzeko...

Hautatu Txertatu - Ardatzak (Diagramak)

Aukeratu Formatua - Legenda - Kokalekua fitxa (diagramak)


Legenda bat erakusteko edo ezkutatzeko, egin klik Formatu-barrako Erakutsi/Ezkutatu legenda aukeran.

Ikonoa

Erakutsi/Ezkutatu legenda

Bistaratu

Diagramako legenda bistaratuko den edo ez zehazten du. Aukera hau ikusgai egoteko, elkarrizketa-koadroa ireki behar da Txertatu - Legenda hautatuz.

Kokalekua

Hautatu legendaren kokalekua:

Ezkerrean

Diagramaren ezkerraldean kokatuko da legenda.

Goian

Diagramaren goiko aldean kokatuko da legenda.

Eskuinean

Diagramaren eskuinaldean kokatuko da legenda.

Behean

Diagramaren behealdean kokatuko da legenda.

Testu-orientazioa

Eginbide hau erabilgarri egoteko, testu-diseinu konplexuaren euskarriak gaituta egon behar du - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.

Testuaren noranzkoa

Zehaztu testuaren noranzkoa testu-diseinu konplexua (CTL) erabiltzen duten paragrafoetarako. Eginbide hau erabilgarri egoteko, beharrezkoa da testu-diseinu konplexua gaituta egotea.