Tresna-barrak

Kalkulu-orrietan erabilgarri dauden tresna-barrak zerrendatzen ditu azpimenu honek.LibreOfficeko tresna-barren konfigurazio lehenetsia azaltzen da informazio orokor honetan.

Barra estandarra

Barra Estandarra erabilgarri dago LibreOffice aplikazio guztietan.

Formatu-barra

Formatuak eskuz aplikatzeko oinarrizko komandoak aurkituko dituzu Formatuen barran.

Tresna-barra

Normalean erabiltzen diren komandoak atzi ditzakezu Tresna-barratik.

Formula-barra

Formulak sartzeko erabili barra hau.

Marrazkia barra

Eskema-ikuspegian, Eskema barrak sarritan erabiltzen diren editatze-tresnak ditu. Egin klik ikono baten ondoko gezian komando osagarriak dituen tresna-barra irekitzeko.

Irudi-barra

Orri batean irudi bat txertatzean edo hautatzean bistaratzen da Irudiak barra.

Marrazki-objektuen propietateen barra

Formateatzeko eta lerrokatzeko komandoak aurkituko dituzu orrian hautatzen dituzun objektuen Marrazki-objektuen propietateen barran.

Testua formateatzeko barra

Kurtsorea testu-objektu batean dagoenean esaterako, testu-marko edo marrazki-objektu batean, Testua formateatzeko barra bistaratzen da, eta honek formateatzeko eta lerrokatzeko komandoak ditu.

Inprimatzeko aurrebistaren barra

Inprimatzeko aurrebistaren barra bistaratzeko, hautatu Fitxategia - Inprimatzeko aurrebista.

Egoera-barra

Uneko orriari buruzko informazioa erakusten du egoera-barrak.

Txertatu

Egin klik ikonoaren alboko gezian, eta Txertatu tresna-barra irekiko da. Grafikoak eta karaktere bereziak gehitu ahal izango dituzu uneko orrian.

Sailkapen-barra

Sailkapen-barran dokumentuen tratamendu segurua ahalegintzen duten tresnak daude.

'Sailkapena' tresna-barrak zenbait zerrenda-koadro ditu dokumentuaren segurtasuna hautatzen laguntzeko, bai BAF kategoria-politikaren arabera, bai BAILS mailen arabera. LibreOffice(e)k eremu pertsonalizatuak gehituko ditu dokumentu-propietateetan (Fitxategia - Propietateak, 'Propietate pertsonalizatuak' fitxa), sailkapen-politika dokumentuaren metadatu gisa biltegiratzeko.

Joan Ikusi - Tresna-barrak menura eta hautatu Sailkapena