Orria

Menu honek orri bat eta bere elementuak aldatu eta kudeatzeko komandoak ditu

Txertatu errenkadak

Txertatu errenkadak gelaxka aktiboaren gainean edo azpian.

Txertatu zutabeak

Zutabeak txertatzen ditu gelaxka aktiboaren eskuinean edo ezkerrean.

Txertatu orrialde-jauzia

Komando honek eskuzko errenkada-jauziak edo zutabe-jauziak sartzen ditu, zure datuak behar bezala inprimatuko direla ziurtatzeko. Gelaxka aktiboaren gainean orrialde-jauzi horizontala txerta dezakezu, edo, ezkerrean, orrialde-jauzi bertikala.

Ezabatu gelaxkak

Guztiz ezabatzen ditu hautatutako gelaxka, zutabe edo errenkadak. azpian edo eskuman dauden gelaxkek hutsunea beteko dute. Kontuan izan hautatutako aukera gorde egingo dela eta elkarrizketa-koadroa berriz irekitzean kargatuko dela.

Ezabatu orialde-jauzia

Aukeratu zein motatako orrialde jauzi ezabatu nahi duzun.

Bete

Automatikoki betetzen ditu gelaxkak edukiarekin.

Edukia ezabatzea

Hautatutako gelaxkatik edo hautatutako gelaxka-barrutitik zein eduki ezabatuko den zehazten du. Hainbat orri badaude hautatuta, hautatutako orri guztietan izango du eragina.

Lekuz aldatu edo kopiatu orria

Orria dokumentuko beste kokaleku batera edo beste dokumentu batera eramaten edo kopiatzen du.

Erakutsi orria

Lehen Ezkutatu komandoarekin ezkutatuta zeuden orriak bistaratzen ditu.

Ezabatu orria

Uneko orria ezabatzen du berrespena eskatu ondoren.

Orri-fitxaren kolorea

Uneko taulan erregistro berri bat txertatzen du.

Orriaren gertaerak

Programa-gertaerei makroak esleitzen dizkie. Esleitutako makroak automatikoki exekutatzen dira, gertaera jazotzen den aldi guztietan.