Datuak

Uneko orriko datuak editatzeko erabili Datuak menuko komandoak. Barrutiak defini ditzakezu, datuak ordenatu eta iragazi, emaitzak kalkulatu, datuak eskema gisa erakutsi eta taula dinamikoa sortu.

Definitu barrutia

Datu-basearen area bat definitzen du orrian hautatutako gelaxketan oinarrituta.

Hautatu barrutia

Datuak - Definitu area komandoarekin definitutako area hautatzen du.

Ordenatu

Hautatutako errenkadak ordenatzen ditu zuk zehaztutako baldintzen arabera.

Iragazkia

Erakutsi datuak iragazteko komandoak.

Subtotalak

Hautatutako zutabeko subtotalak kalkulatzen ditu.

Baliozkotasuna

Hautatutako gelaxka edo gelaxka-area batentzat zein datu diren baliozkoak zehazten du.

Eragiketa anizkoitzak

Formula bera aplikatzen die hainbat gelaxkari, baina parametro-balio desberdinekin.

Testua zutabetan

Testua zutabetan izeneko elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hautatutako gelaxketako edukia hainbat gelaxketara zabaltzeko ezarpenak sar ditzakezu elkarrizketa-koadro horretan.

Kontsolidatu

Gelaxka-area independente bateko edo gehiagotako datuak konbinatzen ditu eta area berri bat kalkulatzen du zuk zehaztutako funtzioa erabiliz.

Taldea eta eskema

Zure datuen eskema bat sor dezakezu, eta errenkadak eta zutabeak elkartu, gero taldeak klik bakarrarekin zabaldu eta tolestu ahal izateko.

Taula dinamikoa

Taula dinamikoak datu kopuru handien laburpena egiten du. Taula dinamikoa berrantola dezakezu datuen laburpen desberdinak ikusteko.

Freskatu barrutia

Kanpoko datu-base batetik txertatutako datu-barruti bat eguneratzen du. Orriko datuak eguneratu egingo dira kanpoko datu-baseko datuekin bat etortzeko.