Tresnak

Tresnak menuko komandoekin ortografia egiaztatu ahal izango duzu, orri-erreferentziak markatu, akatsak aurkitu eta agertokiak definitu.

Gainera, makroak sortu eta eslei ditzakezu, eta tresna-barra, menu eta teklatuen itxura konfiguratu ere bai, LibreOffice aplikazioetako aukera lehenetsiak ezartzeaz gainera.

Ortografia-egiaztatzea

Ortografia eskuz egiaztatzen du.

Hizkuntza

Azpimenu bat irekitzen du hizkuntzaren komando zehatzak aukeratzeko.

Autozuzenketako aukerak

Idazten duzun bitartean testua automatikoki ordezteko aukerak ezartzen ditu.

Xede-bilaketa

Aldagai bateko ekuazioa ebazteko elkarrizketa-koadroa irekiko du.

Ebazlea

Ebazlearen elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Ebazlearekin hainbat aldagai ezezaguneko ekuazioak ebatz ditzakezu xede-bilaketaren metodoak baliatuz.

Detektibea

Kalkulu-orriaren Detektibea aktibatzen du komando honek. Detektibearekin, mendekotasunen aztarnari jarraitu ahal izango diozu uneko formula-gelaxkatik kalkulu-orriko gelaxketara.

Agertokiak

Hautatutako orri-arearentzako agertoki bat definitzen du.

Babestu dokumentua

Babestu orria edo Babestu kalkulu-orria komandoek eragotzi egiten du orrietako gelaxketan edo dokumentuko orrietan aldaketak egitea. Nahi izanez gero, pasahitz bat defini dezakezu. Pasahitza definitzen baduzu, gero pasahitza sartu beharko da babesa kentzeko.

Makroak

Makroak grabatu edo antolatu eta edita daitezke.

Hedapenen kudeatzailea

Hedapenen kudeatzaileak LibreOffice hedapenak gehitzen, kentzen, desgaitzen, gaitzen eta eguneratzen ditu.

XML iragazki-ezarpenak

XML iragazki-ezarpenakelkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor XML fitxategiak inportatzeko eta esportatzeko iragazkiak sortu, editatu, ezabatu eta proba ditzakezu.

Pertsonalizatu

LibreOffice aplikazioaren menuak, laster-menuak, laster-teklak, tresna-barrak eta gertaerei esleitutako makroak pertsonalizatzen ditu.

Aukerak

Programaren konfigurazioa pertsonalizatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du komando honek.