Formatua

Formatua menuko komandoekin formatua eman ahal izango diezu dokumentuko gelaxkei, objektuei, eta gelaxka-edukiei.

Garbitu zuzeneko formatua

Zuzeneko formatua eta karaktere-estiloen araberako formatua kentzen du hautapenetik.

Gelaxkak

Hautatutako gelaxketarako formatu-aukerak zehatz ditzakezu eta atributuak aplikatu elkarrizketa-koadro honetan.

Errenkada

Errenkadaren zabalera ezartzen du eta hautatutako errenkadak ezkutatzen edo erakusten ditu.

Zutabea

Zutabearen zabalera ezartzen du eta hautatutako zutabeak ezkutatzen edo erakusten ditu.

Orria

Orriaren izena ezartzen du eta hautatutako orriak ezkutatzen edo erakusten ditu.

Batu eta zentratu gelaxkak

Hautatutako gelaxkak gelaxka bakarrean konbinatzen ditu edo batutako gelaxkak zatitzen ditu. Gelaxka-edukia erdian lerrokatzen du.

Orrialdea

Elkarrizketa-koadro bat irekiko du,dokumentuko orri guztien itxura zehaztu ahal izateko.

Inprimatze-areak

Inprimatze-areak kudeatzen ditu. Inprimatze-areetako gelaxkak bakarrik inprimatuko dira.

Karakterea

Hautatutako karaktereen letra-tipoa eta letra-tipoaren formatua aldatzen ditu.

Paragrafoa

Uneko paragrafoaren formatua aldatzen du, adibidez koskak eta lerrokatzea.

Aldatu Maiuskula/minuskula

Hautapeneko karaktereen maiuskulak/minuskulak aldatzen ditu. Kurtsorea hitz baten barruan kokatuta badago, eta testurik ez badago hautatuta, orduan hitza izango da hautapena.

Autoformatua

Hautatutako orri-areari Autoformatua aplikatzeko edo zuk zeuk sortutako Autoformatuak definitzeko, erabili komando hau.

Baldintzapeko formatua

Aukeratu Baldintzapeko formatua, baldintza jakinen araberako formatu-estiloak definitu nahi badituzu.

Ainguratzea

Ezarri hautatutako objektuaren ainguratze-aukerak.

Lerrokatu (Objektuak)

Hautatutako objektuak besteekin lerrokatzen ditu.

Lerrokatzea (Testu-objektuak)

Ezarri uneko hautapenaren lerrokatze-aukerak.

Antolatu

Hautatutako objektuaren/objektuen pilatze-ordena(k) aldatzen du.

Irauli

Hautatutako objektua horizontalean edo bertikalean iraultzen du.

Elkartu

Hautatutako objektuak batera mantentzen dira. Horrela, objektu bakar gisa eraman edo formatea daitezke.

Grafikoa

Azpimenua irekitzen du hautatutako objektuaren propietateak editatzeko.

Kontrola

Hautatutako kontrol baten propietateak editatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Inprimakia

Besteak beste, inprimaki osoaren datu-iturburua eta gertaerak zehatz ditzakezu elkarrizketa-koadro honetan.