Txertatu

Elementu berriak txertatzeko komandoak aurkituko dituzu Txertatu menuan, hala nola gelaxkak, orriak eta gelaxka-izenak uneko orrian txertatzeko komandoak.

Gelaxkak

Txertatu gelaxkak elkarrizketa-koadroa irekitzen du; koadro horretan gelaxka berriak sar ditzakezu zehazten dituzun aukeren arabera.

Orria

Orri berri bat txertatzeko erabiliko diren aukerak definitzen ditu. Orri berri bat sor dezakezu, edo lehendik dagoen bat txertatu fitxategitik.

Orria fitxategitik

Beste kalkulu-orri batetik txertatzen du orria.

Kanpoko datuetarako esteka

HTML, Calc, CSV edo Excel fitxategiko datuak txertatzen ditu uneko orrian esteka gisa. Datuek barruti izendun batean kokatuta egon behar dute.

Karaktere berezia

Instalatutako letra-tipoetan aurkitutako ikurren barrutitik karaktereak txertatzen uzten dio erabiltzaileari.

Formatuaren marka

Azpimenu bat irekitzen du formatu-marka bereziak (zuriune zatiezinak, marratxo bigunak eta aukerako jauziak) txertatzeko.

Hiperesteka

Hiperestekak sortzeko eta editatzeko leihoa irekitzen da.

Funtzioa

Funtzioen morroia irekitzen du, interaktiboki formulak sortzen laguntzeko.

Izendatutako barrutiak eta adierazpenak

Honekin izena jar dakieke kalkulu-orriko dokumentuaren atalei. Horrela errazagonabigatu ahal izango duzu kalkulu-orriko dokumentuetan, eta informazio jakin bat topatu.

Iruzkina

Iruzkin bat txertatzen du hautatutako testuaren inguruan edo kurtsorearen uneko kokapenean.

Multimedia

Azpimenuak hainbat iturburu eskaintzen ditu irudiak, audioak edo bideoak txertatzeko.

Audioa edo bideoa

Audio- edo bideo-fitxategi bat txertatzen du zure dokumentuan.

Objektua

Kapsulatutako objektua txertatzen du zure dokumentuan, besteak beste formulak, 3D ereduak, diagramak eta OLE objektuak.

Diagrama

Diagrama bat txertatzen du.

Marko mugikorra

Uneko dokumentuan marko mugikor bat txertatzen du. HTML dokumentuetan marko mugikorrak beste fitxategi batzuetako edukia bistaratzeko erabiltzen dira.

Goiburukoak eta orri-oinak

Goiburuak eta orri-oinak definitzeko eta formateatzeko aukera ematen du.