Ikusi

Menu honetan dokumentuaren pantailako bistaratzea kontrolatzeko komandoak daude.

Normala

Orriaren diseinu-ikuspegi normala erakusten du.

Orrialde-jauzia

Tresna-barrak

Tresna-barrak erakusteko eta ezkutatzeko azpimenu bat irekitzen du. LibreOffice komandoetara bizkor heltzeko tresna-barra batean ikonoak eta aukerak daude.

Formula-barra

Formula-barra erakusten edo ezkutatzen du; formulak sartzeko eta editatzeko erabiltzen da formula-barra. Kalkulu-orrietan erabiltzen den tresnarik garrantzitsuena da.

Egoera-barra

Leihoaren beheko ertzeko Egoera-barra erakusten edo ezkutatzen du.

Zutabe eta errenkaden goiburukoak

Zutabeen eta errenkaden goiburukoak erakusten ditu.

Orriaren sareta-marrak

Txandakatu saretaren marren ikusgaitasuna uneko orrian.

Nabarmendu balioak

Gelaxkaren edukia kolore desberdinetan bistaratzen du, motaren arabera.

Erakutsi formula

Bistaratu gelaxkako formula-adierazpena, kalkulatutako emaitzaren ordez.

Sareta eta laguntza-marrak

Txandakatu objektuak uneko orrian mugitzea eta modu zehatzean kokatzea ahalbidetzen duten sareta-puntuen eta gida-marren ikusgaitasuna

Finkatu

Gelaxka aktiboaren goi-ezkerraldeko ertzean zatituko du orria, eta hortik aurrera goi-ezkerraldeko arean ezingo da korritu.

Zatitu

Uneko leihoa zatituko du gelaxka aktiboaren goi-ezkerreko ertzean.

Alboko barra

Alboko barra erabiltzaile-interfaze grafiko bertikala da, testuinguru-propietateak, estilo-kudeaketa, dokumentu-nabigazioa eta multimedia-galerien eginbideak eskaintzen dituena.

Estiloak

Erabili alboko barrako 'Estiloak' panela gelaxkei eta orriei estiloak esleitzeko. Aurretik dauden estiloak aplikatu, eguneratu eta aldatu ditzakezu, edo estilo berriak sortu.

Galeria

Alboko barrako 'Galeria' panela irekitzen du. Bertan irudiak eta soinu-fitxategiak aukeratu ditzakezu zure dokumentuan txertatzeko.

Nabigatzailea

Nabigatzailea aktibatzen eta desaktibatzen du. Nabigatzailea leiho atrakagarria da.

Funtzioen zerrenda

Komando honek alboko barrako 'Funtzio-zerrenda' panela irekitzen du, dokumentuetan txerta ditzakezun funtzio guztiak erakusteko.

Datu-iturburuak

LibreOffice(e)nerregistratutako datu-baseak zerrendatzen ditu eta datu-baseetako edukia kudea daiteke.

Pantaila osoa

Writer edo Calc aplikazioen menuak eta tresna-barrak erakusten edo ezkutatzen ditu. Pantaila osoko modutik irteteko, egin klik Pantaila osoa jarri/kendu botoian edo sakatu 'Esc' tekla.

Zooma

LibreOffice(r)en pantaila-bistaratzea txikitzen edo handitzen du.