Editatu

Uneko dokumentuaren edukia editatzeko komandoak ditu menu honek.

Desegin

Azken komandoa edo idatzitako azken sarrera desegiten du. Desegin nahi duzun komandoa hautatzeko, egin klik 'Estandarra' barrako Desegin ikonoaren ondoan dagoen gezian.

Berregin

Azken Desegin komandoaren ekintza desegiten du. Desegin nahi duzun Desegin urratsa hautatzeko, egin klik 'Estandarra' barrako Berregin ikonoaren ondoan dagoen gezian.

Errepikatu

Azken komandoa errepikatzen du. Writer eta Calc-en erabilgarri dago komando hau.

Ebaki

Hautapena kentzen du eta arbelean kopiatzen du.

Kopiatu

Hautapena arbelean kopiatzen du.

Itsatsi

Arbelaren edukia kurtsorearen kokalekuan txertatzen du, eta hautatuta dagoen edozer testu edo objektu ordezten du.

Itsatsi berezia

Arbelaren edukia, zehatz daitekeen formatu batean, uneko fitxategian txertatzen du.

Hautatu dena

Uneko fitxategi, marko edo testu-objektuaren eduki osoa hautatzen du.

Bilatu

Txandakatu testuak bilatzea edo dokumentu batean elementuz elementu nabigatzea ahalbidetzen duen Bilatu tresna-barraren ikusgaitasuna.

Bilatu eta ordeztu

Uneko dokumentuan testua edo formatua bilatzen du edo ordezten du.

Jarraitu aldaketak

Fitxategiko aldaketen segimendua egiteko erabilgarriak diren komandoak zerrendatzen ditu.

Konparatu dokumentua

Uneko dokumentua hautatutako dokumentu batekin konparatzen du. Hautatutako dokumentuaren edukia ezabatze gisa markatzen da irekitzen den elkarrizketa-koadroan. Nahi izanez gero, hautatutako fitxategiaren edukia uneko dokumentuan txerta daiteke ezabatutako sarrera egokiak hautatuta, eta ondorenEzetsi eta Txertatu aukeretan klik eginda.

Batu dokumentuak

Dokumentu beraren kopietan egindako aldaketak inportatzen ditu jatorrizko dokumentura. Oin-ohar, goiburu, marko eta eremuetan egindako aldaketei ez ikusi egiten zaie. Aldaketa berberak automatikoki batzen dira.

Estekak

Uneko dokumentuaren esteka bakoitzaren propietateak edita daitezke, iturburu-fitxategiaren bide-izena barne. Komando hau ez da erabilgarri egongo uneko dokumentuak ez baditu beste fitxategi batzuekin lotzen dituen estekak.

Irudi-mapa

URLak gune bero deitzen diren area zehatz batzuetan, grafiko batean edo grafiko multzo batean erants daitezke. Irudi-mapa bat gune bero bat edo gehiagoren talde bat da.

Objektua

Txertatu - Objektua komandoa erabilita zure fitxategian hautatutako objektu bat editatzea ahalbidetzen du.

Editatu fitxategia

Erabili Editatu fitxategia ikonoa editatze modua aktibatzeko edo desaktibatzeko.