Kanpoko datuak txertatzea taulan (web kontsulta)

Web orriaren kontsulta (LibreOffice Calc) izeneko inportazio-iragazkiaren laguntzarekin, HTML dokumentuetako taulak txerta ditzakezu Calc-en kalkulu-orrietan.

Metodo bera erabil dezakezu izenez definitutako barrutiak txertatzeko Calc edo Microsoft Excel aplikazioko kalkulu-orrietatik.

Txertatzeko metodo hauek dituzu erabilgarri:

Elkarrizketa-koadro bidez txertatzea

  1. Jarri kurtsorea txertatu beharreko edukia duen gelaxkan.

  2. Aukeratu Orria - Kanpoko datuen esteka. Kanpoko datuak elkarrizketa-koadroa irekiko da.

  3. Sartu HTML dokumentuaren URLa edo kalkulu-orriaren izena. Amaitutakoan, sakatu 'Sartu'. Fitxategia hautatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzeko, sakatu Arakatu botoia.

  4. Elkarrizketa-koadroko zerrenda-koadro handian, hautatu txertatu nahi dituzun areen edo taulen izenak.

  5. Nahi izanez gero, areak edo taulak n segundoz behin egunera daitezen defini ditzakezu.

Inportatzeko iragazkiak mementoan sor ditzake gelaxka areentzako izenak. Ahalik eta formatu gehien mantentzen da, baina iragazkiak nahita ez du kargatzen irudirik.

Nabigatzaile bidez txertatzea

  1. Ireki bi dokumentu: kanpoko datuak hartuko dituen LibreOffice Calc-en kalkulu-orria (helburuko dokumentua) eta kanpoko datuen jatorrizko dokumentua (iturburuko dokumentua).

  2. Helburuko dokumentuan ireki Nabigatzailea.

  3. Hautatu iturburuko dokumentua nabigatzailearen beheko konbinazio-koadroan. Orain nabigatzaileak iturburuko dokumentuko area-izenak eta datu-baseen areak edo taulak erakutsiko ditu.

  4. Nabigatzailean, hautatu Txertatu esteka gisa arrastatze-moduaren Ikonoa.

  5. Arrastatu kanpoko datuak nabigatzailetik helburuko dokumentura.

Iturburuko dokumentu gisa HTML dokumentu bat kargatu baduzu Web orriaren kontsultairagazkiarekin, taulak Nabigatzailean aurkituko dituzu, bata besteari jarraiki izendatuta ("HTML_table1", "HTML_table2"...), eta, horrez gain, sortutako bi area-izen ere bai:

Kanpoko datuak editatzea