Erabiltzaileak definitutako funtzioak

Erabiltzaileak definitutako funtzioak aplika daitezke LibreOffice Calc-en:

LibreOffice Basic-ekin funtzio bat definitzea

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - LibreOffice Basic.

  2. Egin klik Editatu botoian. Orain Basic IDE-a ikusiko duzu.

  3. Idatzi funtzioaren kodea. Adibide honetan, VOL(a; b; c) funtzioa definitu dugu, lengths a, b eta c aldeak dituen laukizuzen solido baten bolumena kalkulatzeko:

    Function VOL(a, b, c)
    VOL = a*b*c
    End Function

  4. Itxi Basic IDEren leihoa.

    Funtzioa automatikoki gordetzen da modulu lehenetsian, eta erabilgarri izango duzu orain. Funtzioa Calc-en dokumentu batean aplikatzen baduzu gero beste ordenagailu batean erabiltzeko, Calc-en dokumentuan kopia dezakezu funtzioa, hurrengo atalean azaltzen den bezala.

Funtzio bat dokumentu batera kopiatzea

"LibreOffice Basic" erabiliz funtzio bat definitzea" puntuko 2. urratsean, Makroaren elkarrizketa-koadroan Editatu aukeran egin duzu klik. Lehenespenez, Hemengo makroa eremuan Makroak - Estandarra - 1modulua egoten da hautatuta. Estandarra liburutegia zure erabiltzaile-direktorioan gordetzen da.

Erabiltzaileak definitutako funtzioa Calc dokumentu batean kopiatzeko:

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - LibreOffice Basic.

  2. Makroa hemendik eremuan hautatu Makroak - Estandarra - 1modulua eta egin klik Editatun.

  3. Basic IDEn, hautatu erabiltzaileak definitutako funtzioaren iturburua eta kopiatu arbelean.

  4. Itxi Basic IDE.

  5. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - LibreOffice Basic.

  6. Hemengo makroa eremuan, hautatu (Calc-eko dokumentuaren izena) - Estandarra - 1modulua. Sakatu Editatu.

  7. Itsatsi arbeleko edukia dokumentuaren Basic IDEn.

Erabiltzailea definitutako funtzio bat aplikatzea LibreOffice Calc-en

VOL(a; b; c) funtzioa Basic IDEn definitu ondoren, LibreOffice Calc-en instalatutako funtzioak bezalaxe aplika dezakezu.

  1. Ireki Calc dokumentu bat eta sartu zenbakiak a, b, eta c funtzio-parametroentzat A1, B1 eta C1 gelaxketan.

  2. Jarri kurtsorea beste gelaxka batean eta sartu hau:

    =VOL(A1;B1;C1)

  3. Funtzioa ebaluatu egingo da, eta emaitza hautatutako gelaxkan ikusiko duzu.