Gelaxkak batzea eta zatitzea

Elkarren ondoko gelaxkak hauta ditzakezu, eta ondoren, gelaxka bakarrean batu. Alderantziz ere egin daiteke; gelaxkak batuz sortutako gelaxka handi bat har dezakezu, eta berriro gelaxketan zatitu.

Ohar-ikonoa

Gelaxkak kopiatzen dituzunean batutako gelaxkak dauzkan helburu-area batean, helburu-area zatituta geratzen da lehenik, eta gero kopiatutako gelaxkak bertan itsasten dira. Kopiatutako gelaxkak batutako gelaxkak badira, batura-egoerari eusten diote.


Gelaxkak batzea

  1. Hautatu elkarren ondoko gelaxkak.

  2. Aukeratu Formatua - Batu gelaxkak - Batu gelaxkak. Formatua - Batu gelaxkak - Batu eta zentratu gelaxkak aukeratzen baduzu, gelaxkaren edukia zentratu egingo da batutako gelaxkan.

Gelaxkak zatitzea

  1. Kokatu kurtsorea zatitu beharreko gelaxkan.

  2. Aukeratu Formatua - Batu gelaxkak - Zatitu gelaxkak.

Beste orri batzuen erreferentzia egitea