Iragazkia: iragazki aurreratuak aplikatzea

  1. Kopia itzazu iragazi beharreko orri-barrutietako zutabeen goiburukoak orriaren barruti huts batean, eta ondoren sartu iragazkiaren irizpideak goiburukoen azpiko errenkadan. Horren ondorioz, errenkada batean horizontalean antolatutako datuak beti lotuko dira ETA eragile logikoaren bidez, eta zutabe batean antolatutakoak beti lotuko dira EDO eragile logikoaren bidez.

  2. Behin iragazki-matrizea sortutakoan, hautatu iragazi beharreko orri-areak. Ireki Iragazki aurreratuak elkarrizketa-koadroa Datuak - Iragazkia - Iragazki aurreratua aukeratuz, eta definitu iragazki-baldintzak.

  3. Ondoren, egin klik 'Ados' botoian eta bilaketa-irizpideak betetzen dituzten errenkadak bakarrik egongo dira ikusgai. Gainerakoak ezkutuan egongo dira, baina nahi izanez gero berriro bistara ditzakezu Formatua - Errenkada - Erakutsi komandoarekin.

Adibidea

Kargatu erregistro kopuru handiko kalkulu-orri bat. Asmatutako sarreren dokumentu bat erabiliko dugu adibide honetan, baina beste edozein dokumentu ere erabil dezakezu. Dokumentuak itxura hau du:

A

B

C

D

E

1

Hilabetea

Estandarra

Lanekoa

Luxuzkoa

Suitea

2

Urtarrila

125600

200500

240000

170000

3

Otsaila

160000

180300

362000

220000

4

Martxoa

170000

eta abar...


Kopiatu 1. errenkadako izenburuak (eremu-izenak), adibidez, 20. errenkadan. Sartu EDO eragilearen bidez lotutako iragazki-baldintzak 21, 22... errenkadetan. Areak itxura hau izango du:

A

B

C

D

E

20

Hilabetea

Estandarra

Lanekoa

Luxuzkoa

Suitea

21

Urtarrila

22

<160000


Urtarrila balioa hilabetearen gelaxketan daukaten errenkadak bakarrik EDO Estandarra gelaxketan 160000tik beherako balio bat daukatenak bakarrik bistaratuko direla zehaztu ezazu.

Hautatu Datuak - Iragazkia - Iragazki automatikoa komandoa, eta ondoren A20:E22 area. 'Ados' aukeran klik egin ondoren, iragazitako errenkadak soilik bistaratuko dira. Gainerako errenkadak ezkutatu egingo dira.