Zenbaki biribilduak erabiltzea

LibreOffice Calc-en zenbaki guztiak bi dezimaletara biribilduta erakusten dira.

Hautatutako gelaxketan ezaugarri hori aldatzeko

  1. Hautatu aldatu nahi dituzun gelaxka guztiak.

  2. Hautatu Formatua - Gelaxkak eta joan Zenbakiak fitxa-orrira.

  3. Kategoria eremuan, hautatu Zenbakia. Aukerak koadroan, aldatu Dezimal kopurua eta irten elkarrizketa-koadrotik 'Ados' botoian klik eginez.

Leku guztietan aldatzeko

  1. Hautatu - LibreOffice Calc.

  2. Joan Kalkulatu orrialdera. Aldatu Dezimalak eremuko kopurua eta irten elkarrizketa-koadrotik 'Ados' botoian klik eginez.

Barne-funtzionamendurako erabiltzen diren balio zehatzen ordez zenbaki biribilduak erabiltzeko kalkuluetan

  1. Hautatu - LibreOffice Calc.

  2. Joan Kalkulatu orrialdera. Markatu Doitasuna orrian ageri den bezala eremua irten elkarrizketa-koadrotik 'Ados' botoian klik eginez.