Orri batean inprimatze-areak definitzea

Kalkulu-orri bateko zein gelaxka-area inprimatuko den defini dezakezu.

Inprimatzeko definitutako areakoak ez diren gelaxkak ez dira inprimatuko edo esportatuko. Inprimatze-arearik definitu gabeko orriak ez dira inprimatuko edo PDF fitxategi batera esportatuko, baldin eta dokumentua ez bada Excel formatukoa.

Ohar-ikonoa

Excel formatuan irekitako fitxategietan, inprimatze-arearik definitu gabeko orri guztiak inprimatuko dira. Gauza bera gertatzen da Excel formatuko kalkulu-orri bat PDF fitxategi batera esportatzean.


Inprimatze-area bat definitzeko

  1. Hautatu inprimatu nahi dituzun gelaxkak.

  2. Aukeratu Formatua - Inprimatze-areak - Definitu.

Inprimatze-area batean gelaxkak gehitzeko

  1. Hautatu lehendik dagoen inprimatze-arean gehitu nahi dituzun gelaxkak.

  2. Aukeratu Formatua - Inprimatze-areak - Gehitu.

Inprimatze-area bat garbitzeko

Orrialde-jauziaren aurrebista erabiltzea inprimatze-areak editatzeko

Orrialde-jauziaren aurrebistan, inprimatze-areak eta orrialde-jauzien areak ertz urdin batekin markatzen dira, eta zentratutako orrialde-zenbaki gris bat edukitzen dute. Inprimatzekoak ez diren areek atzeko plano gris bat edukitzen dute.

Orrialde-jauziaren area berri bat definitzeko, arrastatu ertza kokaleku berri batera. Orrialde-jauziaren area berri bat definitzen duzunean, orrialde-jauzi automatiko bat ordezten du eskuzko orrialde-jauzi batek.

Inprimatze-areak ikusteko eta editatzeko

  1. Aukeratu Ikusi - Orrialde-jauziaren aurrebista.

    Iradokizun-ikonoa

    Orrialde-jauziaren aurrebistaren zoom lehenetsia aldatzeko, egin klik bikoitza Egoera-barrako ehunekoaren balioan, eta hautatu zoom-faktore berri bat.


  2. Editatu inprimatze-area.

    Inprimatze-area baten tamaina aldatzeko, arrastatu arearen ertz bat kokaleku berri batera.

    Ohar-ikonoa

    Inprimatze-area bateko eskuzko orrialde-jauzi bat ezabatzeko, arrastatu orrialde-jauziaren ertza inprimatze-areatik kanpora.


    Inprimatze-area bat garbitzeko, arrastatu arearen ertz bat arearen kontrako ertzera.

  3. Orrialde-jauziaren aurrebistatik irteteko, aukeratu Ikusi - Normala.