Orriak formatu horizontalean inprimatzea
Orriak inprimatzeko hainbat aukera interaktibo dituzu erabilgarri Ikusi - Orrialde jauzia aukeran. Arrastatu bereizleak orri bakoitzean inprimatzeko gelaxka-area definitzeko.
Horizontalean inprimatzeko, egin urrats hauek:
-
Joan inprimatu nahi duzun orrira.
-
Aukeratu Formatua - Orrialdea.
Orria idazketaren kontrako babesarekin ireki bada, komando hau ez da erabilgarri egongo. Halakoetan, egin klik Estandarra barrako Editatu fitxategia ikonoan.
-
Hautatu Orrialdea fitxa. Hautatu Horizontala paper-formatua, eta egin klik 'Ados' botoian.
-
Aukeratu Fitxategia - Inprimatu. You will see the Print dialog.
Inprimagailu-kontrolatzailearen eta sistema eragilearen arabera, beharbada beharrezkoa izango da Propietateak botoian klik egin eta han formatu horizontala definitzea.
-
Inprimatu elkarrizketa-koadroan, Orokorra fitxan, hautatu inprimatu beharreko edukia:
Orri guztiak - Orri guztiak inprimatuko dira.
Hautatutako orriak - Hautatutako orriak bakarrik inprimatuko dira. Izena hautatuta daukaten orri guztiak (orrien fitxaren azpian) inprimatuko dira. Hautapena aldatzeko, sakatu ⌘Ctrl orriaren izenean klik egiten duzun bitartean.
Hautatutako gelaxkak - Hautatutako gelaxka guztiak inprimatuko dira.
-
Goiko hautapenaren orrien artean, inprimatu beharreko paper-orrien area hauta dezakezu.
Orrialde guztiak - Orrialde guztiak inprimatuko ditu.
Orrialdeak - Sartu inprimatu beharreko orrialdeak. Orrialdeak ere lehen orritik hasita zenbakitzen dira. Orria1 lau orrialdetan inprimatuko dela ikusten baduzu Orrialde-jauziaren aurrebistan eta Orria2-ren lehen bi orrialdeak inprimatu nahi badituzu, 5-6 sartu behar duzu eremuan.
Formatua - Inprimatu areaken inprimatze-area bat edo gehiago definitu badituzu, inprimatze-area horietako edukia bakarrik inprimatuko da.