Diagrama dinamikoa

Diagrama dinamiko bat taula dinamiko batetik eskuratutako datu-barrutiak eta datu-serieak dituen diagrama bat da.

Taula dinamikoak eta tamaina estatikoko taulak desberdinak dira, bigarren horietan errenkaden eta zutabeen kopurua konstantea baita. Taula dinamikoek dimentsio kopuru aldakorra izan dezakete, taularen ezarpenen arabera eta bere datu-iturburuen edukien arabera.

Diagrama dinamikoek taula dinamiko batek emandako datuetan izaten diren aldaketak jarraitzen ditu, eta datu-serieak eta datu-barrutiak horren arabera doitzen ditu.

Ireki fitxategia adibide batekin: