Errenkadak edo zutabeak goiburuko gisa finkatzea

Datuen errenkada edo zutabe luzeak badituzu (orriak ikusgai duen areatik kanpo zabaltzen direnak), errenkada edo zutabe batzuk izoztu ditzakezu. Horrela izoztutako errenkada edo zutabeak ikus ditzakezu datuen beste zatian zehar korritzen duzun heinean.

  1. Hautatu finkatzeko arean egotea nahi duzun errenkadaren edo zutabearen beheko errenkada edo eskuineko zutabea. Hautapenaren goiko errenkada guztiak edo ezkerreko zutabe guztiak finkatu egingo dira.

    Horizontalean nahiz bertikalean finkatzeko, hautatu finkatu nahi duzun errenkadaren azpiko edo zutabearen eskuineko gelaxka.

  2. Aukeratu Ikusi - Finkatu gelaxkak - Finkatu errenkadak eta zutabeak.

    Desaktibatzeko, aukeratu Ikusi - Finkatu gelaxkak - Finkatu errenkadak eta zutabeak berriro.

Ohar-ikonoa

Ezarritako barrutia korritzeko modukoa izatea nahi baduzu, aplikatu Ikusi - Zatitu leihoa komandoa.


Ohar-ikonoa

Errenkada jakin bat dokumentuaren orri guztietan inprimatu nahi baduzu, hautatu Formatua - Inprimatze-areak - Editatu.