Laster-teklak (LibreOffice Calc-eko erabilerraztasuna)

Ikus, halaber, LibreOffice Calc-eko eta oro har LibreOffice suiteko laster-teklen zerrendak.

Ohar-ikonoa

Laster-tekla batzuk mahaigaineko sistemari eslei dakizkioke. Mahaigaineko sistemari esleitutako teklak ez dira erabilgarri egongo LibreOffice(e)n. Saia zaitez tekla desberdinak esleitzen LibreOffice(e)n, Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua aukerarekin, edo mahaigaineko sisteman.


Gelaxkak hautatzeko modua

Ikonoa

Elkarrizketa-koadroa minimizatzeko botoia daukan testu-koadroan, sakatu F2 gelaxkak hautatzeko modua sartzeko. Hautatu edozein gelaxka kopuru, eta sakatu berriroF2 elkarrizketa-koadroa ikusteko.

Gelaxkak hautatzeko moduan, ohiko nabigazio-teklak erabil ditzakezu gelaxkak hautatzeko.

Eskema kontrolatzea

Teklatua erabil dezakezuEskeman:

Marrazki-objektu bat edo objektu grafiko bat hautatzea

  1. Marrazkien tresna-barra irekitzeko, aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Marrazkia.

  2. Sakatu F6 Marrazkien tresna-barra hautatu arte.

  3. Hautapen-tresna aktibo badago, sakatu +Enter. Orriko lehen marrazki-objektua edo objektu grafikoa hautatzen du.

  4. +F6 sakatuz gero, fokua dokumentuan ezarriko da.

    Orain Tab erabil dezakezu hurrengo marrazki-objektua edo objektu grafikoa hautatzeko, eta Shift+Tab aurrekoa hautatzeko.