Orriak HTML gisa gorde eta irekitzea

Orriak HTML gisa gordetzea

Calc dokumentuko orri guztiak batera gordetzen ditu LibreOffice Calc-ek HTML dokumentu gisa. HTML dokumentuaren hasieran automatikoki gehitzen dira goiburukoa eta hiperesteka-zerrenda bat; hiperesteka horiek dokumentuko orrietara eramaten dute.

Zenbakiak idatzita dauden bezala bistaratzen dira. Gainera, <SDVAL> HTML etiketan barneko zenbaki-balio zehatza idazten da, eta, beraz, HTML dokumentua LibreOffice(r)ekin irekitakoan badakizu balio zehatzak dituzula.

  1. Uneko Calc dokumentua HTML gisa gordetzeko, hautatu Fitxategia - Gorde honela.

  2. Fitxategi mota zerrenda-koadroan, beste LibreOffice Calc iragazkiekin batera agertzen den arean, aukeratu fitxategi mota hau: "HTML dokumentua (LibreOffice Calc)".

  3. Sartu Fitxategi-izena, eta egin klik Gorde botoian.

HTML orriak irekitzea

LibreOffice suiteak hainbat iragazki dauzka HTML fitxategiak irekitzeko; Fitxategia - Ireki aukeratu, eta Fitxategi motaren zerrenda-koadroan hauta ditzakezu: