Xede-bilaketa aplikatzea

Xede-bilaketarekin balio bat kalkula dezakezu, formula bateko zati izanik, zuk formularentzat zehaztutako emaitza emango duena. Horrela, beraz, hainbat balio finkorekin eta balio aldakor batekin, eta emaitzarekin definitzen da formula.

Xede-bilaketaren adibidea

Urteko interesa (I) kalkulatzeko, sortu balio hauek dituen taula: kapitala (C), urte kopurua (n) eta interes-tasa (i). Formula:

I = C * n* i

Demagun i interes-tasa % 7,5 eta n urte kopurua (1) konstanteak direla. Eta jakin nahi dena da, zenbateko inbertsioa C egin beharko litzatekeen, I interes jakin bat lortzeko. Adibide honetan, kalkulatu zenbat kapital C behar den urtean 15.000 euro lortzeko.

Sartu C kapitalaren balioetako bakoitza (100.000 $) balio arbitrarioa esate baterako, urte kopurua n (1), eta interes-tasai (% 7,5), bakoitza gelaxka batean. Sartu I interesa kalkulatzeko formula beste gelaxka batean. Cren ordez, n, eta i erabili gelaxkaren erreferentzia dagokion balioarekin.

  1. Ipini kurtsorea I interesa daukan gelaxkan, eta aukeratu Tresnak - Xede-bilaketa. Xede-bilaketaren elkarrizketa-koadroa irekiko da.

  2. Dagokion gelaxka sartuko da Formula-gelaxkaren eremuan.

  3. Ipini kurtsorea Aldagai-gelaxkaren eremuan. Orrian, egin klik aldatzeko balioa daukan gelaxkan. Adibide honetan, C kapitalaren balioa daukan gelaxka da.

  4. Enter the expected result of the formula in the Target Value text box. In this example, the value is 15,000. Egin klik Ados botoian.

  5. Xede-bilaketak helburua lortu duela adierazten duen elkarrizketa-koadroa agertuko da. Emaitza aldagai-balioa duen gelaxkan sartzeko, egin klik Bai botoian.