Kalkulu-orriei formatua ematea

Kalkulu-orrietako testua formateatzea

  1. Hautatu formateatu nahi duzun testua.

  2. Hautatu aplikatu nahi dituzun testu-atributuak Formatuaren barran. Bestela, Formatua - Gelaxkak ere hauta dezakezu. Gelaxken formatuaren elkarrizketa-koadroa irekiko da, eta hainbat testu-atributu hautatzeko aukera eskainiko zaizu Letra-tipoa fitxa-orrian.

Kalkulu-orrietako zenbakiak formateatzea

  1. Hautatu formateatu nahi dituzun zenbakiak dituzten gelaxkak.

  2. Zenbakiak moneta-formatu lehenetsian edo ehunekotan formateatzeko, erabili Formatuaren barrako ikonoak. Beste formatu batzuk erabiltzeko, aukeratuFormatua - Gelaxkak. Aurrez ezarritako formatu bat hauta dezakezu edo bestela zerorrek defini dezakezu Zenbakiak fitxa-orrian.

Gelaxka eta orrialdeen ertzak eta atzeko planoak formateatzea

  1. Formatu bat eslei diezaiokezu edozein gelaxka multzori. Lehenengo, hautatu gelaxkak (hautapen anitzerako, eutsi sakatuta tekla klik egiten duzun bitartean), eta ondoren, aktibatu Gelaxken formatua elkarrizketa-koadroa Formatua - Gelaxka aukeran. Koadro horretan zenbait atributu hautatu ditzakezu, adibidez itzalak eta atzeko planoak.

  2. Formatu-atributuak orri osoari aplikatzeko, hautatu Formatua - Orrialdea. Adibidez, goiburukoak eta orri-oinak inprimatutako orri guztietan ager daitezen defini ditzakezu.

Ohar-ikonoa

Formatua - Orrialdea - Atzeko planoa komandoarekin kargatutako irudia inprimatzean edo inprimatzeko aurrebistan bakarrik egongo da ikusgai. Atzeko planoko irudi bat pantailan ere bistaratzeko, txertatu irudi grafikoa Txertatu - Irudia - Fitxategitik komandoarekin eta antolatu gelaxken atzeko irudia Formatua - Antolatu- Atzeko planora komandoarekin. Atzeko-planoko irudia hautatzeko, erabili Nabigatzailea.