Orrietarako gaiak hautatzea

Aurrez definitutako formatu-gaiak ekartzen ditu LibreOffice Calc-ek, kalkulu-orrietan aplikatzeko.

Ezin dira gaiak gehitu Calc-en, ez eta aldatu ere. Nolanahi ere, estiloak alda ditzakezu gaiak kalkulu-orrietan aplikatu ondoren.

Orri bat gai batekin formateatu aurretik, gutxienez aurrez definitutako gelaxka-estilo bat aplikatu behar diezu kalkulu-orriko gelaxkei. Orduan gelaxken formatua aldatu ahal izango duzu gai bat hautatuz eta aplikatuz Hautatu gaia elkarrizketa-koadroan.

Gelaxka bati gelaxka-estilo pertsonalizatu bat aplikatzeko, ireki 'Estiloak' leihoa, eta beheko zerrenda-koadroan hautatu 'Estilo pertsonalizatuak' ikuspegia. Lehendik dauden gelaxka-estilo pertsonalizatuen zerrenda agertuko da. Hautatutako gelaxketan estilo jakin bat aplikatzeko, egin klik bikoitza 'Estiloak' leihoko estilo-izen batean.

Kalkulu-orri bati gai bat aplikatzeko:

  1. Egin klik Tresna-barrako Aukeratu gaiak ikonoan.

    Ikonoa

    Aukeratu gaiak

    Hautatu gaia izeneko elkarrizketa-koadroa agertuko da. Kalkulu-orri osoan aplika ditzakezun gaiak erakusten ditu elkarrizketa-koadro honek, eta Estiloen leihoak, berriz, gelaxka jakinentzako estilo pertsonalizatuak.

  2. Hautatu gaia elkarrizketa-koadroan, hautatu kalkulu-orriei aplikatu nahi diezun gaia.

  3. Sakatu Ados.

    Hautatu gaia elkarrizketa-koadroan beste gai bat hautatzean, estilo pertsonalizatuaren zenbait propietate aplikatuko zaizkio uneko kalkulu-orriari. Aldaketak berehala ikusiko dituzu kalkulu-orrian.