dBase fitxategiak inportatzea eta esportatzea

Datuak dBase fitxategi-formatuan ireki eta gorde ditzakezu (*.dbf fitxategi-luzapenarekin) LibreOffice Base aplikazioan edo kalkulu-orri batean. LibreOffice Basen, .dbf luzapeneko fitxategiak biltzen dituen karpeta bat da dBase datu-basea. Datu-baseko taula bati dagokio fitxategi bakoitza. LibreOffice aplikazioetatik dBase fitxategi bat irekitzen edo gordetzen duzunean, formulak eta formatuak galdu egiten dira.

dBase fitxategi bat kalkulu-orri batera inportatzea

  1. Aukeratu Fitxategia - Ireki.

  2. Bilatu inportatu nahi duzun *.dbf fitxategia.

  3. Egin klik Irekin.

    dBase inportazioa elkarrizketa-koadroa irekiko da.

  4. Egin klik Ados botoian.

    Calc-eko kalkulu-orri berri gisa irekiko da dBase fitxategia.

    Abisu-ikonoa

    Kalkulu-orria dBase fitxategi gisa gorde nahi baduzu, ez aldatu edo ezabatu inportatutako fitxategiko lehen errenkada. dBase datu-baseak beharrezkoa du errenkada horretako informazioa.


dBase fitxategi bat datu-baseko taula batera inportatzeko

LibreOffice Base datu-baseko taula bat, berez, lehendik dagoen datu-base baterako esteka bat da.

  1. Aukeratu Fitxategia - Berria - Datu-basea.

  2. Gorde honela elkarrizketa-koadroko Fitxategi-izenaren koadroan, idatzi datu-basearentzako izena.

  3. Egin klik Gorden.

  4. Datu-basearen propietateen elkarrizketa-koadroko Datu-base motaren koadroan, hautatu "dBASE".

  5. Klik egin Hurrengoabotoian.

  6. Egin klik Arakatu botoian.

  7. Bilatu dBase fitxategia daukan direktorioa, eta egin klik Ados botoian.

  8. Egin klik Sortun.

Kalkulu-orria dBase fitxategi gisa gordetzea

  1. Hautatu Fitxategia - Gorde honela.

  2. Fitxategi-formatuaren koadroan, hautatu "dBase fitxategia".

  3. Fitxategi-izenaren koadroan, idatzi dBase fitxategiaren izena.

  4. Egin klik Gorden.

Ohar-ikonoa

Uneko orriko datuak bakarrik esportatuko dira.