Taula dinamikoak sortzea

  1. Ipini kurtsorea balioak, errenkada-izenburuak eta zutabe-izenburuak dituen gelaxka-area batean.

  2. Aukeratu Txertatu - Taula dinamikoa. Hautatu iturburua izeneko elkarrizketa-koadroa agertuko da. Aukeratu Uneko hautapena eta berretsi Ados sakatuz. Taula-izenburuak botoi gisa erakusten dira Taula dinamikoaren elkarrizketa-koadroan. Arrastatu botoiak eskatu bezala, eta arrastatu "Orrialde-eremuak", "Zutabe-eremuak", "Errenkada-eremuak" eta "Datu-eremuak" diseinu-areetara.

  3. Arrasta itzazu nahi dituzun botoiak lau areetako batera.

Botoi bat eta zerrenda-koadro bat ipintzeko sortutako taula dinamikoren gainean, arrastatu botoi bat Orrialde-eremuak areara. Hautatutako elementuaren edukiaren arabera taula dinamikoa iragazteko erabil daiteke zerrenda-koadroa. Arrastatu eta jaregin erabil dezakezu sortutako taula dinamikoan beste orrialde-eremu bat iragazki gisa erabiltzeko.

Botoia Datu-eremuak arean jareginez gero, epigrafe bat ipiniko zaio datuak kalkulatzeko erabiliko den formula ere erakusteko.

  1. Botoien ordena nahi duzunean alda dezakezu saguarekin areako beste leku batera eramanez.

  2. Botoi bat kentzeko, arrastatu beste botoien areara, elkarrizketa-koadroaren eskuinaldera.

  3. Datu-eremua elkarrizketa-koadroa irekitzeko, egin klik bikoitza Errenkada-eremuak edo Zutabe-eremuak areako botoietako batean. Erabili elkarrizketa-koadroa LibreOffice aplikazioak bistaratutako subtotalak kalkulatzeko erabiliko dituen baldintzak eta esparrua hautatzeko.

Irten taula dinamikoaren elkarrizketa-koadrotik 'Ados' botoian klik eginez. Iragazkia izeneko botoi bat txertatuko da, edo orrialde-botoi bat Orrialde-eremuen arean jaregindako datu-eremu bakoitzarentzat. Taula dinamikoa beherago txertatuko da.

Ireki fitxategia adibide batekin: