Gelaxka-areak iragaztea

Hainbat iragazki erabil ditzakezu kalkulu-orrietako gelaxka-areak iragazteko. Datuak iragazteko zehazten dituzun aukerak erabiliko ditu iragazki estandarrak. Balio edo kate jakin baten arabera iragazten ditu datuak iragazki automatikoak. Zehaztutako gelaxketako iragazki-irizpideak erabiltzen ditu iragazki aurreratuak.

Gelaxka-area bati iragazki estandarra aplikatzeko

  1. Egin klik gelaxka-area batean.

  2. Aukeratu Datuak - Iragazkia - Iragazki estandarra.

  3. Iragazki estandarraren elkarrizketa-koadroan, zehaztu zein iragazki-aukera aplikatu nahi dituzun.

  4. Egin klik Ados botoian.

    Zehaztu dituzun iragazki-aukerekin bat datozen erregistroak erakutsiko dira.

Gelaxka-area bati iragazki automatikoa aplikatzeko

  1. Egin klik gelaxka-area batean edo datu-baseen area batean.

    Iradokizun-ikonoa

    Hainbat iragazki automatiko aplikatu nahi badizkiozu orri berari, datu-basearen areak definitu behar dituzu lehendabizi, eta, ondoren, iragazki automatikoak aplikatu datu-baseen areei.


  2. Aukeratu Datuak - Iragazkia - Iragazki automatikoa.

    Gezi-botoia gehitzen zaio datu-basearen areako zutabe bakoitzaren izenburuari.

  3. Egin klik iragazki-irizpide gisa ezarri nahi duzun balioa edo katea duen zutabeko gezi-botoian.

  4. Hautatu iragazki-irizpide gisa erabili nahi duzun balioa edo katea.

    Hautatu dituzun iragazki-irizpideekin bat datozen erregistroak erakutsiko dira.

Gelaxka-area batetik iragazki bat kentzeko

  1. Egin klik iragazitako gelaxka-area batean.

  2. Aukeratu Datuak - Iragazkia - Iragazki automatikoa.