Datu-baseen area bat definitzea

Kalkulu-orri bateko gelaxka-area bat defini dezakezu datu-base gisa erabiltzeko. Datu-basearen areako errenkada bakoitza datu-baseko erregistro bati dagokio, eta errenkadako gelaxka bakoitza datu-baseko eremu bati. Ordenatzeak, bilaketak eta kalkuluak egin ditzakezu arean, datu-baseetan bezalaxe.

Abisu-ikonoa

Area daukan kalkulu-orrian bakarrik editatu edo atzitu ahal izango duzu datu-base baten area. Ezingo duzu LibreOffice datu-iturburuen ikuspegian atzitu datu-base baten area.


Datu-base baten area definitzeko

  1. Hautatu datu-base baten area gisa erabili nahi duzun gelaxka-area.

  2. Aukeratu Datuak - Definitu area.

  3. Izenaren koadroan, idatzi datu-basearen arearen izena.

  4. Egin klik Gehiago botoian.

  5. Zehaztu datu-basearen arearen aukerak.

  6. Egin klik Ados botoian.