CSV testuko fitxategiak irekitzea eta gordetzea

Komaz Bereizitako Balioak (CSV, Comma Separated Values) testu-fitxategien formatu bat da, eta datu-base bateko edo kalkulu-orri bateko datuak aplikazioen artean trukatzeko erabiltzen da. CSV testuko fitxategi bateko lerro bakoitza datu-baseko erregistro bat da, edo kalkulu-orri bateko errenkada bat bestela. Datu-baseko erregistro bateko eremu bakoitza edo kalkulu-orriko errenkada bateko gelaxka bakoitza komaz bereizten da normalean. Nolanahi ere, beste karaktere batzuk ere erabil ditzakezu eremu bat mugatzeko, tabulazio-karakterea esate baterako.

Eremuak edo gelaxkak koma bat badu, eremuaren edo gelaxkaren edukiak komatxo bakunen (') edo komatxo bikoitzen (") artean jarri behar dira.

Testuzko CSV fitxategi bat Calc-en irekitzeko

  1. Aukeratu Fitxategia - Ireki

  2. Bilatu ireki nahi duzun CSV fitxategia.

    Fitxategiak *.csv luzapena badu, hautatu fitxategia.

    CSV fitxategiak beste luzapen bat badu, hautatu fitxategia, eta gero hautatu "CSV testua" Fitxategi mota koadroan.

  3. Aukeratu Fitxategia - Ireki

    Testu-inportazioa elkarrizketa-koadroa irekiko da.

  4. Zehaztu fitxategiko testua zutabetan banatzeko aukerak.

    Inportatutako datuen itxura nolakoa izango den ikus dezakezu Testu-inportazioaren elkarrizketa-koadroan.

    Formatua ezartzeko edo zutabea ezkutatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin aurrebistako zutabe baten gainean.

    Iradokizun-ikonoa

    Egin klik fitxategian testu-bereizle gisa erabilitako karakterearekin bat datorren testu-bereizlearen koadroan. Bereizleren bat zerrendan agertzen ez bada, idatzi karakterea sarrera-koadroan.


  5. Aukeratu Fitxategia - Ireki

Orri bat CSV testuko fitxategi gisa gordetzeko

Ohar-ikonoa

Kalkulu-orri bat CSV formatura esportatzean, uneko orriko datuak bakarrik gordeko dira. Bestelako informazio guztia, formulak eta formatua barne, galdu egingo dira.


  1. Ireki CSV testu gisa gorde nahi duzun Calc orria.

    Ohar-ikonoa

    Uneko orria bakarrik esporta daiteke.


  2. Aukeratu Fitxategia - Ireki

  3. Fitxategi-izena koadroan, idatzi fitxategiaren izena.

  4. Fitxategi mota koadroan, hautatu "CSV testua".

  5. (Aukerakoa) Ezarri CSV testuko fitxategiaren eremu-aukerak.

    Egin klik Editatu iragazki-ezarpenak aukeran.

    Testu-fitxategien esportazioa elkarrizketa-koadroan, hautatu nahi dituzun aukerak.

    Aukeratu Fitxategia - Ireki

  6. Aukeratu Fitxategia - Ireki