Beste orri batzuen erreferentzia egitea

Gelaxka batean, beste orri bateko gelaxka baten erreferentzia sar dezakezu.

Era berean, beste dokumentu bateko gelaxka batetik ere egin dakioke erreferentzia, dokumentua aurrez fitxategi gisa gorde baldin bada.

Dokumentu bereko gelaxka baten erreferentzia

  1. Ireki kalkulu-orri berri bat.

  2. Adibidean bezala, sartu formula hau 'Orria1'eko A1 gelaxkan:

    =Orria2.A1

  3. Egin klik kalkulu-orriaren behealdeko Orria2 fitxan. Ipini kurtsorea A1 gelaxkan eta sartu testua edo zenbaki bat.

  4. Berriz Orria1 orrira itzultzen bazara, hango A1 gelaxkan ere eduki bera ikusiko duzu. Orria2.A1 gelaxkako edukia aldatzen baduzu, Orria1.A1 gelaxkako edukia ere aldatu egingo da.

Beste dokumentu bateko gelaxka baten erreferentzia

  1. Lehendik dagoen kalkulu-orri bat kargatzeko, aukeratu Fitxategia - Ireki.

  2. Kalkulu-orri berri bat kargatzeko, aukeratu Fitxategia - Berria. Ipini kurtsorea kanpoko datuak txertatu nahi dituzun gelaxkan, eta sartu berdin ikurra formula bat hasi nahi duzula adierazteko.

  3. Orain, joan kargatu berri duzun dokumentura. Egin klik dokumentu berrian txertatu nahi diren datuak dituen gelaxkan.

  4. Itzuli kalkulu-orri berrira. Sarrerako lerroan ikusiko duzu LibreOffice Calc-ek erreferentzia ezarri diola formulari.

    Beraz, beste dokumentu bateko gelaxkaren erreferentziak beste dokumentuaren izena izango du alderantzizko komatxo bakunen artean adierazita, ondoren traola (#), jarraian beste dokumentuko orriaren izena, eta, azkenik, puntua eta gelaxkaren izena.

  5. Berretsi formula, formula-barrako ikur berdean klik eginez.

  6. Ondoren, gelaxka-area bat hautatzeko, arrastatu gelaxka aktiboko eskuin behealdeko ertza, eta LibreOffice(e)k automatikoki txertatuko ditu dagozkion erreferentziak ondoko gelaxketan. Ondorioz, kalkulu-orriaren izenaren aurrean "$" ikurra jartzen da erreferentzia absolutu gisa izendatzeko.

Formula honetan beste dokumentuaren izena ondo aztertzen baduzu, URL gisa idatzita dagoela ohartuko zara. Horrek esan nahi du Interneteko URL bat ere sar dezakezula.