Gelaxka ikusgaiak bakarrik kopiatu

Demagun gelaxka-area bateko errenkada batzuk ezkutatu dituzula. Ikusgai geratzen diren errenkadak bakarrik kopiatu, ezabatu edo formateatu nahi dituzu orain.

Gelaxkak ikusezin bihurtutako moduaren araberakoa izango da LibreOffice(r)en portaera, hau da, iragazkiarekin edo eskuz egin den hartuko da kontuan.

Metodoa eta ekintza

Emaitza

Gelaxkak iragazki automatikoekin, iragazki estandarrekin edo iragazki aurreratuekin iragazi dira.

Kopiatu, ezabatu, lekuz aldatu edo formateatu une honetan ikusgai dauden gelaxken hautapen bat.

Hautapeneko gelaxka ikusgaiak bakarrik kopiatu, ezabatu, lekuz aldatu edo formateatuko dira.

Errenkada- edo zutabe-goiburukoaren laster-menuko Ezkutatu komandoarekin ezkutatu dira gelaxkak, edo eskema bidez.

Kopiatu, ezabatu, lekuz aldatu edo formateatu une honetan ikusgai dauden gelaxken hautapen bat.

Hautapeneko gelaxka guztiak, ezkutuko gelaxkak barne, kopiatu, ezabatu, lekuz aldatu edo formateatuko dira.