Kalkulu-orrietan kalkuluak egitea

LibreOffice Calc-en kalkuluak nola egiten diren erakusteko adibide bat aurkituko duzu jarraian.

  1. Egin klik gelaxka batean, eta idatzi zenbaki bat.

  2. Sakatu Sartu.

    Kurtsorea hurrengo gelaxkara jaitsiko da.

  3. Sartu beste zenbaki bat.

  4. Sakatu Tabuladore tekla.

    Kurtsorea eskuineko hurrengo gelaxkara mugituko da.

  5. Idatzi, adibidez, formula hau: =A3 * A4 / 100.

  6. Sakatu Sartu.

    Formularen emaitza agertuko da gelaxkan. Nahi izanez gero, formula edita dezakezu formula-barraren sarrerako lerroan.

    Formula editatzen duzunean, automatikoki kalkulatuko da emaitza berria.