Ordu-diferentziak kalkulatzea

Orduen arteko diferentziak kalkulatu nahi badituzu, adibidez gau bereko 23:30 eta 01:10 artekoa, erabili formula hau:

=(B2<A2)+B2-A2

Azken ordua B2 da eta aurrenekoa A2. Adibidearen emaitza 01:40 da, edo ordu bat eta 40 minutu.

Formulan, 24 orduko egun osoak 1 balioa du eta ordubetek 1/24. Parentesi arteko balio logikoa 0 edo 1 da (0 edo 24 orduei dagokiena). Formulak ematen duen emaitza automatikoki ordu-formatuan bistaratzen da eragigaien sekuentziaren ondorioz.