Data eta ordua kalkulatzea

LibreOffice Calc-en kalkuluak egin ditzakezu uneko dataren eta orduaren balioekin. Adibidez, zure adina segundotan edo ordutan zein den jakiteko, jarraitu urrats hauek:

  1. Kalkulu-orri batean, sartu zuren jaioteguna A1 gelaxkan.

  2. Sartu formula hau A3 gelaxkan: =NOW()-A1

  3. 'Sartu' tekla sakatu ondoren, data-formatuan ikusiko duzu emaitza. Emaitzak bi daten arteko diferentzia egun kopuru gisa erakutsi behar duenez, zenbaki-formatua eman behar diozu A3 gelaxkari.

  4. Ipini kurtsorea A3 gelaxkan, eta egin klik eskuineko botoiarekin. Laster-menua irekiko da, eta aukeratu Gelaxken formatua....

  5. Gelaxken formatua elkarrizketa-koadroa agertzen da. Zenbakiak fitxan, "Zenbakia" kategoria nabarmenduta agertuko da. Formatu hori "Orokorra" gisa ezarrita egoten da, eta data-sarrerak dituen kalkuluaren emaitza data gisa bistaratzen da formatu horri esker. Emaitza zenbaki gisa erakusteko, ezarri "-1,234" zenbaki-formatua, eta itxi elkarrizketa-koadroa Ados botoia sakatuz.

  6. Gaurko dataren eta zehaztutako dataren arteko egun kopurua A3 gelaxkan erakusten da.

  7. Egin proba formula hauekin: A4 gelaxkan sartu =A3*24 orduak kalkulatzeko; A5en sartu =A4*60 minutuak kalkulatzeko; eta A6n =A5*60 segundoak kalkulatzeko. Sakatu 'Sartu' tekla formula bakoitzaren ondoren.

Jaiotegunaz geroztik pasatutako denbora kalkulatu eta unitate desberdinetan erakutsiko da. Azken formula sartu eta 'Sartu' tekla sakatzen duzunean, une horretako data eta orduaren arabera kalkulatzen dira balioak. Balio horiek ez dira automatikoki eguneratzen, nahiz eta "Orain" (Now) etengabe aldatu. Data menuan Kalkulatu - Kalkulatu automatikoki komandoa normalean aktibo egoten da; edonola ere, NOW funtzioari ez zaio aplikatzen kalkulu automatikoa. Bestela ordenagailua beti okupatuta egongo litzateke orria eguneratzen.