Atzeko planoaren koloreak edo atzeko planoaren grafikoak definitzea

Atzeko planoko kolorea definitu edo grafikoa atzeko plano gisa erabil dezakezu LibreOffice Calc aplikazioko gelaxka-areetarako.

Atzeko planoaren kolorea aplikatzea LibreOffice Calc-eko kalkulu-orrian

  1. Hautatu gelaxkak.

  2. Aukeratu Formatua - Gelaxkak (edo Gelaxken formatua testuinguruko menuan).

  3. Atzeko planoaren fitxa-orrian, hautatu atzeko planoaren kolorea.

Grafikoak gelaxken atzeko planoan

  1. Aukeratu Txertatu - Irudia - Fitxategitik.

  2. Hautatu grafikoa eta egin klik Ireki aukeran.

    Grafikoa uneko gelaxkan ainguratuta txertatzen da. Grafikoa zure gustura lekuz aldatu eta eskalatu dezakezu. Laster-menuan, Antolatu – Atzeko planora komandoa erabil dezakezu grafikoa atzeko planoan kokatzeko. Atzeko planoan jarri den grafiko bat hautatzeko, ikus .