Aplikatu formatu automatikoa hautatutako gelaxka-areari

Autoformatuarekin berehala aplikatu ahal izango diozu formatua orri bati nahiz hautatutako gelaxka-area bati.

Orri bati edo hautatutako gelaxka-area bati Autoformatua aplikatzeko

  1. Hautatu formateatu nahi dituzun gelaxkak, zutabeetako eta errenkadetako goiburukoak barne.

  2. Aukeratu Formatua - Autoformatua.

  3. Autoformatuan zein propietate sartuko diren zehazteko, egin klik Gehiago botoian.

  4. Egin klik Ados botoian.

    Formatua aplikatuko zaio hautatutako gelaxka-areari.

Ohar-ikonoa

Aldaketarik ez baduzu ikusten gelaxka-edukiaren kolorean, aukeratu Ikusi - Nabarmendu balioak.


Kalkulu-orrietarako Autoformatua definitzea

Kalkulu-orri guztietan erabilgarri egongo den Autoformatu berri bat defini dezakezu.

  1. Formateatu orri bat.

  2. Aukeratu Editatu - Hautatu dena.

  3. Aukeratu Formatua - Autoformatua.

  4. Sakatu Gehitu.

  5. Gehitu formatua elkarrizketa-koadroko Izena eremuan, idatzi formatuarentzako izena.

  6. Egin klik Ados botoian.