Izenak erreferentzia gisa ezagutzea

Testua daukaten gelaxkak erabil ditzakezu gelaxken errenkadei edo zutabeei erreferentzia egiteko.

Example spreadsheet

Kalkulu-orrien adibidean, 'Lehen zutabea' katea erabil dezakezu formula batean B3 gelaxkatik B5 gelaxkara bitarteko barrutiari erreferentzia egiteko, edo'Bigarren zutabea' C2 gelaxkatik C5 gelaxkara bitarteko barrutiari erreferentzia egiteko. 'Lehen errenkada' ere erabil dezakezu B3 gelaxkatik D3 gelaxkara bitarteko barrutiarentzat, edo'Bigarren errenkada' B4 gelaxkatikD4 gelaxkara bitarteko barrutiarentzat. Gelaxka-izen bat erabiltzen duen formula baten emaitza, SUM('Lehen zutabea') adibidez, 600 da.

Funtzio hau aktibo dago lehenetsi gisa. Funtzio hau desaktibatzeko, aukeratu - LibreOffice Calc - Kalkulatu eta garbitu Bilatu automatikoki zutabeen eta errenkaden etiketak kontrol-laukia.

Iradokizun-ikonoa

Calc aplikazioak izen bat automatikoki ezagutzea nahi baduzu, izenak letraz hasi behar du eta karaktere alfanumerikoak eduki behar ditu. Izena zuk zeuk sartzen baduzu formulan, ipini komatxo bakuna (') izenaren hasieran eta amaieran. Izenak komatxo bakun bat bakarrik badu, alderantzizko barra jarri behar duzu komatxoaren aurrean. Adibidez, 'Harry\'s Bar'