LibreOffice Calc-eko errore-kodeak

LibreOffice Calc-eko errore-mezuen ikuspegi orokorra da ondorengo taula hau. Errorea kurtsorea kokatutako gelaxkan gertatzen bada, errore-mezuaEgoera-barran agertuko da

Errore-kodea

Mezua

Azalpena

###

bat ere ez

Gelaxka ez da nahikoa zabala edukia bistaratzeko.

501

Karaktere baliogabea

Formula bateko karakterea ez da baliozkoa.

502

Argumentu baliogabea

Argudioaren funtzioa ez da baliozkoa. Adibidez, zenbaki negatibo bat SQRT() funtziorako, balio hau lortzeko erabili IMSQRT() funtzioa.

503
#ZBKIA!

koma mugikorreko eragiketa baliogabea

Kalkuluaren emaitzak definitutako balio-bitartea gainditzen duenean.

504

parametro-zerrendako errorea

Funtzio-parametroa baliogabea da. Testua zenbaki baten ordez, edo domeinu-erreferentzi bat gelaxka-erreferentziaren ordez.

508

errorea: bikotea falta da

Parentesia falta da. Adibidez, ixteko parentesia bai, baina irekitzekoa falta.

509

eragilea falta da

Eragilea falta da. Adibidez, "=2(3+4) * " funtzioan "2" eta "(" arteko eragilea falta da.

510

Aldagaia falta da

Aldagaia falta da. Adibidez, bi eragile elkarren jarraian agertzen direnean: "=1+*2".

511

Aldagaia falta da

Funtzioak aldagai gehiago behar ditu. Adibidez, AND() edo OR().

512

formula luzeegia

Konpilatzailea:formula barneko token kopurua (hau da, eragileak, aldagaiak, parentesiak) 8192 baino handiagoa da.

513

kate luzeegia

Konpilatzailea: formulako barneko identifikatzaile baten tamaina 64 KB baino handiagoa da. Interpretatzailea: katearen eragiketaren emaitza 64 KB baino handiagoa da.

514

Barne-gainezkatzea

Zenbakizko datu gehiegi dituzten ordenatze-eragiketa (geh. 100000) edo kalkulu-pilaren gainezkatzea.

516

Barneko sintaxi-errorea

Matrize bat espero da kalkulu-pilan, baina ez dago erabilgarri

517

Barneko sintaxi-errorea

Kode ezezaguna. Adibidez, funtzio berriagoa duen dokumentua kargatu da funtzio hori ez daukan bertsio zaharrago batean.

518

Barneko sintaxi-errorea

Aldagaia ez dago erabilgarri

519
#BALIOA

Emaitzarik ez (gelaxkan ez du jartzen Err:519, baizik eta #BALIOA)

Definizioari ez dagokion balio bat dauka formulak, edo formulan erreferentziatutako gelaxka batek testua dauka zenbaki baten ordez.

520

Barneko sintaxi-errorea

Konpilatzaile-kode ezezaguna sortu du konpilatzaileak.

521

Barneko sintaxi-errorea

Emaitzarik ez.

522

Erreferentzia zirkularra

Formulak zuzenean edo zeharretaka bere buruari erreferentziatzen dio eta Iterazioak aukera ez da - LibreOffice Calc - Kalkulatu pean ezartzen.

523

Kalkulu-prozedurak ez du konbergitzen

Helburuko balio bat falta da funtzioan, edo erreferentzia iteratiboak ez dira heltzen gutxieneko aldaketara ezarritako gehieneko urratsen barruan.

524
#REF

erreferentzia baliogabeak (Err:524 jarri beharrean #ERREF jartzen du gelaxkan)

Konpilatzailea: zutabe edo errenkada baten deskripzioaren izena ezin da ebatzi. Interpretatzailea: formula batean erreferentziatako gelaxka duen zutabea, errenkada edo orria falta da.

525
#NAME?

izen baliogabeak (Err:525 jarri beharrean, #IZENA? jartzen du gelaxkan)

Identifikadore bat ezin izan da ebaluatu (adib. erreferentzia baliogabea, domeinu-izen baliogabea, zutabe/errenkada etiketa baliogabea, makrorik ez, dezimal-bereizle faltsua, osagarria ez da aurkitu).

526

Barneko sintaxi-errorea

Zaharkitua, orain ez da erabiltzen, baina dokumentu zaharretan ager liteke formula baten emaitza area bat denean

527

Barne-gainezkatzea

Interpretatzailea: erreferentziak, hala nola gelaxka batek beste bat erreferentziatzen duenean, gehiegi kapsulatuta daude.

532
#DIV/0!

Zatitzailea zero

/ zatiketa-eragilea izendatzailea 0 bada
Beste funtzio batzuek ere errore hori ematen dute, adibidez:
VARP argumentu batekin baino gutxiagorekin
STDEVP argumentu batekin baino gutxiagorekin
VAR bi argumentu baino gutxiagorekin
STDEV bi argumentu baino gutxiagorekin
STANDARDIZE stdev=0 balioarekin
NORMDIST stdev=0 balioarekin