Kalkulu-orrietako laster-teklak
Sarrerako lerroan sartutako formula batekin hautatutako gelaxken barruti bat betetzeko, sakatu β₯Alt+Enter. Mantendu sakatuta β₯Alt+Enter+Shift sarrerako gelaxkaren gelaxka-formatua gelaxken barruti osoari aplikatzeko.
Matrize bat sortzeko Sarrerako lerroan sartu duzun informazio bera daukaten gelaxkekin, sakatu Shift+βCtrl+Enter. Ezingo dituzu editatu matrizeko osagaiak.
Orri bateko barruti desberdinetan gelaxka anitz hautatzeko, eutsi sakatuta β Ctrl teklari eta arrastatu barruti desberdinetan.
Hainbat orri hautatzeko kalkulu-orri batean, sakatuta mantendu βCtrl, eta egin klik laneko areako behealdeko izen-fitxetan. Orri bat bakarrik hautatzeko hautapen batean, sakatuta mantendu Shift eta egin klik orriaren izen-fitxan.
Lerro-jauzi bat eskuz sartzeko gelaxka batean, egin klik gelaxka horretan, eta sakatu βCtrl+Enter.
Hautatutako gelaxketako edukiak ezabatzeko, sakatu 'Backspace' (atzerako tekla). Horrek Ezabatu edukiak elkarrizketa-koadroa irekiko du, gelaxketako zein eduki ezabatu nahi duzun hautatu ahal izateko. Gelaxketako edukia elkarrizketa-koadrorik gabe ezabatzeko, sakatu 'Delete' tekla.
Kalkulu-orrietan nabigatzea
Laster-teklak |
Efektua |
βCtrl+Home |
Orriko lehen gelaxkara (A1) eramaten du kurtsorea. |
βCtrl+End |
Datuak dituen orriko azken gelaxkara eramaten du kurtsorea. |
"Hasi" tekla |
Uneko errenkadako lehen gelaxkara eramaten du kurtsorea. |
"Bukaera" tekla |
Uneko errenkadako azken gelaxkara eramaten du kurtsorea. |
Maius + Hasiera |
Gelaxkak hautatzen ditu, uneko gelaxkatik uneko errenkadaren lehen gelaxkaraino. |
Shift+End |
Gelaxkak hautatzen ditu, uneko gelaxkatik uneko errenkadaren azken gelaxkaraino. |
Shift+Page Up |
Uneko gelaxkatik hasi eta uneko zutabetik orri bat gorantz amaitu arte dauden gelaxkak hautatzen ditu, edo lehendik dagoen hautapena orri bat gorantz hedatzen du. |
Shift+Page Down |
Uneko gelaxkatik hasi eta uneko zutabetik orri bat beherantz amaitu arte dauden gelaxkak hautatzen ditu, edo lehendik dagoen hautapena orri bat beherantz hedatzen du. |
βCtrl+ezkerrerako gezia |
Uneko datu-areako ezker ertzera eramaten du kurtsorea. Kurtsorea duen gelaxkaren ezkerreko zutabea hutsik badago, datuak dituen hurrengo ezkerreko zutabera joango da kurtsorea. |
βCtrl+eskuinerako gezia |
Uneko datu-areako eskuin ertzera eramaten du kurtsorea. Kurtsorea duen gelaxkaren eskuineko zutabea hutsik badago, datuak dituen hurrengo eskuineko zutabera joango da kurtsorea. |
βCtrl+gorako gezia |
Uneko datu-areako goiko ertzera eramaten du kurtsorea. Kurtsorea duen gelaxkaren goiko errenkada hutsik badago, kurtsorea gora igoko da, datuak dituen hurrengo errenkadara. |
βCtrl+beherako gezia |
Uneko datu-areako beheko ertzera eramaten du kurtsorea. Kurtsorea duen gelaxkaren beheko errenkada hutsik badago, kurtsorea behera jaitsiko da, datuak dituen hurrengo errenkadara. |
βCtrl+Shift+gezia |
Uneko gelaxkatik hasi eta datu-gelaxken area jarraitu baten amaiera arteko gelaxka guztiak hautatzen ditu, sakatutako geziaren noranzkoan. Errenkadak eta zutabeak batera hautatzeko erabili nahi baduzu, gelaxka-area laukizuzen bat hautatuko da. |
βCtrl+Page Up |
Ezkerrera joaten da orri bat. Inprimatzeko aurrebistan: Inprimatzeko aurreko orrialdera joaten da. |
βCtrl+Page Down |
Eskuinera joaten da orri bat. Inprimatzeko aurrebistan: Inprimatzeko hurrengo orrialdera joaten da. |
β₯Alt+PageUp |
Pantaila-orrialde bat korritzen du ezkerrera. |
β₯Alt+PageDown |
Pantaila-orrialde bat korritzen du eskuinera. |
Shift+βCtrl+Page Up |
Aurreko orria gehitzen dio uneko orri-hautapenari. Kalkulu-orri bateko orri guztiak hautatuta badaude, aurreko orria bakarrik hautatuko du laster-teklen konbinazio honek. Aurreko orria uneko orri bihurtzen du. |
Shift+βCtrl+Page Down |
Hurrengo orria gehitzen dio uneko orri-hautapenari. Kalkulu-orri bateko orri guztiak hautatuta badaude, hurrengo orria bakarrik hautatuko du laster-teklen konbinazio honek. Hurrengo orria uneko orri bihurtzen du. |
β Ctrl+F1 |
(*) zenbakizko teklatuko biderketa-ikurra da. Kurtsorea kokatutako datu-barrutia hautatzen du. Barruti bat datuak dituen ondoz ondoko gelaxken multzoa da, hutsik dauden errenkada eta zutabeek mugatzen dutenea. |
βCtrl+F1 |
(/) zenbakizko teklatuko zatiketa-ikurra da. Kurtsorea kokatutako matrize-formularen area hautatzen du. |
βCtrl +Plus tekla |
Txertatu gelaxkak (Txertatu - Gelaxkak menuan bezala) |
βCtrl+Minus tekla |
Ezabatu gelaxkak (Editatu - Ezabatu gelaxkak menuan bezala) |
Sartu (hautatutako area batean) |
Kurtsorea gelaxka bat behera mugitzen du hautatutako barrutian. Kurtsorea mugituko den norabidea zehazteko, aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Calc - Orokorra. |
βCtrl+` (ikusi oharra taula honen azpian) |
Gelaxkak bistaratzen edo ezkutatzen ditu balioen ordez gelaxka guztietan. |
` tekla "1" teklaren ondoan egoten da ingelesezko teklatu gehienetan. Teklatuak ez badauka tekla hori, beste tekla bat eslei dezakezu: Hautatu Tresnak - Pertsonalizatu, eta egin klik Teklatua fitxan. Hautatu "Ikusi" kategoria, eta "Txandakatu formula" funtzioa.
Kalkulu-orrietako funtzio-teklak
Laster-teklak |
Efektua |
βCtrl+F1 |
Uneko gelaxkari erantsitako iruzkina bistaratzen du |
F2 |
Edizio modura aldatzen du, eta uneko gelaxkaren edukiaren amaieran kokatzen du kurtsorea. Sakatu berriro Edizio modutik irteteko. Minimizatubotoia duen elkarrizketako koadro bateko sarrera-koadro batean badago kurtsorea, elkarrizketa-koadroa ezkutatuta egongo da eta sarrera-koadroa ikusgai. Elkarrizketa-koadro osoa ikusteko, sakatu berriro F2. |
βCtrl+F2 |
Funtzioen morroia irekitzen du. |
Shift+βCtrl+F2 |
Sarrerako lerrora eramaten du kurtsorea. Formula bat sar dezakezu hor uneko gelaxkarako. |
βCtrl+F3 |
Definitu izenak elkarrizketa-koadroa irekitzen du. |
Shift+βCtrl+F4 |
Datu-baseko arakatzailea erakusten edo ezkutatzen du. |
F4 |
Erreferentzia erlatiboak/absolutuak berrantolatzen ditu sarrerako lerroan (adibidez, A1, $A$1, $A1, A$1). |
F5 |
Nabigatzailea erakusten edo ezkutatzen du. |
Shift+F5 |
Mendekoen aztarnari jarraitzen dio. |
Shift+F7 |
Aurrekoen aztarnari jarraitzen dio. |
Shift+βCtrl+F5 |
Kurtsorea mugitzen du Sarrerako lerrotik Orri-arearen koadrora. |
F7 |
Uneko orriko ortografia egiaztatzen du. |
βCtrl+F7 |
Sinonimoen hiztegia irekitzen du, uneko gelaxkak testua badu. |
F8 |
Hautapen gehigarriaren modua aktibatzen edo desaktibatzen du. Modu horretan gezi-teklak erabil ditzakezu hautapena zabaltzeko. Edo beste gelaxka batean klik eginez ere zabal dezakezu hautapena. |
βCtrl+F8 |
Balioak dituzten gelaxkak nabarmentzen ditu. |
F9 |
Aldatutako formulak birkalkulatzen ditu uneko orrian. |
βCtrl+Shift+F9 |
Orri guztietako formula guztiak birkalkulatzen ditu. |
βCtrl+F9 |
Hautatutako diagrama eguneratzen du. |
β+TF11 |
Estiloak leihoa irekitzen du, formatu-estilo bat aplikatu ahal izateko gelaxkako edukiari edo uneko orriari. |
Shift+F11 |
Dokumentu-txantiloi bat sortzen du. |
Shift+βCtrl+F11 |
Txantiloiak eguneratzen ditu. |
F12 |
Hautatutako datu-area elkartzen du. |
βCtrl+F12 |
Hautatutako datu-area banantzen du. |
β₯Alt+beherako gezia |
Uneko errenkadaren altuera handitzen du (OpenOffice.org zaharraren bateragarritasun moduan soilik). |
β₯Alt+gorako gezia |
Uneko errenkadaren altuera txikitzen du (OpenOffice.org zaharraren bateragarritasun moduan soilik). |
β₯Alt+eskuinerako gezia |
Uneko zutabearen zabalera handitzen du. |
β₯Alt+ezkerrerako gezia |
Uneko zutabearen zabalera murrizten du. |
β₯Alt+Shift+gezia |
Zutabe-zabalera edo errenkada-altuera optimizatzen ditu uneko gelaxkan oinarrituta. |
Gelaxkak formateatzeko laster-teklak
Gelaxka-formatu hauek aplika daitezke teklatuarekin:
Laster-teklak |
Efektua |
βCtrl+1 (zenbakizko teklatukoa ez) |
Ireki Gelaxken formatuaren elkarrizketa-koadroa |
βCtrl+Shift+1 (zenbakizko teklatukoa ez) |
Bi dezimal, milakoen bereizlea |
βCtrl+Shift+2 (zenbakizko teklatukoa ez) |
Formatu esponentzial estandarra |
βCtrl+Shift+3 (zenbakizko teklatukoa ez) |
Data-formatu estandarra |
βCtrl+Shift+4 (zenbakizko teklatukoa ez) |
Moneta-formatu estandarra |
βCtrl+Shift+5 (zenbakizko teklatukoa ez) |
Portzentaje-formatu estandarra (bi dezimalekin) |
βCtrl+Shift+6 (zenbakizko teklatukoa ez) |
Formatu estandarra |
Taula dinamikoa erabiltzea
Teklak |
Efektua |
Tab |
Fokua aldatzen du elkarrizketa-koadroko area eta botoietan zehar aurrera mugituz. |
Shift+Tab |
Fokua aldatzen du elkarrizketa-koadroko area eta botoietan zehar atzera mugituz. |
Gora gezia |
Fokua elementu bat igotzen du uneko elkarrizketa-koadroko arean. |
Behera gezia |
Fokua elementu bat jaisten du uneko elkarrizketa-koadroko arean. |
Ezkerrerako gezia |
Fokua elementu bat ezkerrera eramaten du uneko elkarrizketa-koadroko arean. |
Eskuinerako gezia |
Fokua elementu bat eskuinera eramaten du uneko elkarrizketa-koadroko arean. |
"Hasi" tekla |
Lehen elementua hautatzen du uneko elkarrizketa-koadroko arean. |
"Bukaera" tekla |
Azken elementua hautatzen du uneko elkarrizketa-koadroko arean. |
β₯Alt eta "Errenkada" hitzean azpimarratutako karakterea |
Uneko eremua "Errenkada" areara kopiatzen edo eramaten du. |
β₯Alt eta "Zutabea" hitzean azpimarratutako karakterea |
Uneko eremua "Zutabe" areara kopiatzen edo eramaten du. |
β₯Alt eta "Datuak" hitzean azpimarratutako karakterea |
Uneko eremua "Datu" areara kopiatzen edo eramaten du. |
βCtrl+gorako gezia |
Uneko eremua kokagune bat igotzen du. |
βCtrl+beherako gezia |
Uneko eremua toki bat jaisten du. |
βCtrl+ezkerrerako gezia |
Uneko eremua toki bat mugitzen du ezkerrera. |
βCtrl+eskuinerako gezia |
Uneko eremua toki bat mugitzen du eskuinera. |
βCtrl+Home |
Uneko eremua hasierara mugitzen du. |
βCtrl+End |
Uneko eremua amaierara mugitzen du. |
β₯Alt+O |
Uneko eremurako aukerak bistaratzen ditu. |
Ezabatu |
Uneko eremua kentzen du areatik. |