Batuketa

Gelaxka-area baten batura txertatzen du uneko gelaxkan, edo balioen batura txertatzen ditu hautatutako gelaxketan. Egin klik gelaxka batean, egin klik ikono honetan, eta aukeran doitu gelaxken area. Edo hautatu gelaxka batzuk (haien batura txertatzeko) eta gero egin klik ikonoan.

Ikonoa

Batura

LibreOffice(e)k automatikoki iradokitzen du gelaxka-area bat, kalkulu-orriak datuak baldin baditu. Gelaxka-areak batuketa-funtzio bat badauka lehendik, funtzio berriarekin konbina dezakezu, arearen guztizko batura kalkulatzeko. Areak iragazkiak baditu, subtotal-funtzioa txertatzen da batuketa-funtzioaren ordez.

Sarrerako lerroan ikusten den formula erabiltzeko, egin klik Ados ikonoan (ikur berdean).