YEARFRAC

Emaitza HasieraData eta AmaieraData balioen arteko urte kopurua da (zatikia barne).

Sintaxia

YEARFRAC (HasieraData;AmaieraData;Oinarria)

HasieraData eta AmaieraData: bi data-balio.

Oinarria: aukera-zerrenda batetik hautatzen da. Urtea nola kalkulatuko den adierazten du.

Oinarria

Kalkulua

0 edo ezer ez

AEBetako metodoa (NASD), 30 eguneko 12 hilabete

1

hilabete bakoitzeko egun kopuru zehatza, urteko egun kopuru zehatza

2

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 360 egun ditu

3

hilabeteko egunen kopuru zehatza, urteak 365 egun ditu

4

Metodo europarra, 30 eguneko 12 hilabete


Adibidea

2008 urtearen zein zati dago 2008.01.01 eta 2008.07.01 daten artean?

=YEARFRAC("2008-01-01"; "2008-07-01";1) formulak 0,50 emaitza ematen du.