WORKDAY.INTL

Emaitza, data baten formatua eman ahal zaion data-zenbaki bat da. Erabiltzaileak hasiera-datatik mugituta (aurrerago edo atzerago) dagoen egun baten data ikus dezake. Asteburuak eta jaiegunak definitzeko aukerak daude. Asteburuaren parametroa (edo katea), aukerakoa, asteburuko egunak (edo aste bakoitzean lan egiten ez diren egunak) definitzeko erabil daiteke. Aukeran ere, erabiltzaileak jaiegunen zerrenda bat definitu dezake. Asteburuko egunak eta erabiltzaileak definitutako jaiegunak ez dira laneguntzat hartzen.

Sintaxia

WORKDAY.INTL(HasieraData; Egunak; Asteburua; Jaiegunak)

HasieraData: kalkulua egiteko abiapuntu gisa erabiliko den data. Hasiera-data laneguna bada, egun hori kalkuluan sartuko da. Derrigorrezkoa da.

Egunak: lanegun kopurua. Balio positiboa sartzen bada, hasiera-data baino beranduagokoa izango da emaitza; balio negatiboa sartzen bada, aldiz, hasiera-data baino lehenagokoa izango da.

Asteburua (aukerako parametroa): Asteburua diren, eta beraz, lanegunak ez diren, asteko egunak zehazteko erabiliko den zenbaki bat edo kate bat. Asteburuak noiz gertatzen diren zehazten duen zenbaki edo kate bat da. Zenbakizko balioek asteburuko hurrengo egunak adierazten dituzte:

1 eta 7 bitarteko zenbakia bi egunetako asteburuentzat eta 11 eta 17 bitartekoak egun bateko asteburuentzat.

Zenbakia

Asteburua

1 edo ezikusia

Larunbata eta igandea

2

Igandea eta astelehena

3

Astelehena eta asteartea

4

Asteartea eta asteazkena

5

Asteazkena eta osteguna

6

Osteguna eta ostirala

7

Ostirala eta larunbata

11

Igandea besterik ez

12

Astelehena besterik ez

13

Asteartea besterik ez

14

Asteazkena besterik ez

15

Osteguna besterik ez

16

Ostirala besterik ez

17

Larunbata besterik ez


'Asteburua' kateak lanegunak ez diren egunak definitzeko beste modu bat eskaintzen du. Zazpi (7) karaktere izan behar ditu: zeroak (0) laneko egunak adierazteko eta batak (1) lanekoak ez direnak adierazteko. Karaktere bakoitzak asteko egun bat ordezkatzen du, astelehenetik hasita. 1 eta 0 balioak soilik dira baliozkoak. “1111111” baliogabeko katea da eta ez da erabili behar. Adibidez, “0000011” kateak definitzen du larunbatak eta igandeak ez direla lanegunak.

Jaiegunak laneguntzat hartu behar ez diren egunen zerrenda bat da, aukerakoa. Zerrenda gelaxka-barruti baten bidez eman daiteke.

Adibidea

Zein data dator 2016ko abenduaren 13tik 20 lanegun igaro ondoren? Sartu hasiera-data C3 gelaxkan eta lanegun kopurua D3 gelaxkan.

Astegunen parametroa (zenbakia) hutsik utzi daiteke, edo 1 gisa definitu daiteke asteburu lehenetsia (lan egiten ezin diren egunak) erabiltzeko: larunbata eta igandea.

F3 eta J3 gelaxken artekoek bost (5) opor-egun dituzte Gabonetarako eta Urteberrirako, data-formatuan: 2016-12-14; 2016-12-25; 2016-12-26; 2015-12-31; 2017-1-1.

=WORKDAY.INTL(C3;D3;;F3:J3): 2017.eko urtarrilaren 11 ematen du emaitzako gelaxkan, demagun D6 dela (erabili data-formatua gelaxka horretan).

Ostirala eta larunbata asteburutzat hartzeko, erabili 7 balioa asteburuaren parametroan.

=WORKDAY.INTL(C3;D3;7;F3:J3): 2017.eko urtarrilaren 15 ematen du, asteburuko parametro gisa 7 zenbakia erabili delako.

Igandea soilik asteburutzat hartzeko, erabili 11 balioa asteburuaren parametroan.

=WORKDAY.INTL(C3;D3;11;F3:J3): 2017.eko urtarrilaren 9 ematen du.

Era berean, "0000001" katea erabili daiteke igandez soilik osatutako asteburuak adierazteko.

=WORKDAY.INTL(C3;D3;"0000001";F3:J3): 2017.eko urtarrilaren 9 ematen du.

Funtzioa aukerako bi parametroak (laneguna eta jaiegunak) sartu gabe erabili daiteke, horiek kanpoan utzita:

=WORKDAY.INTL(C3;D3): 2017.eko urtarrilaren 10 ematen du.