WORKDAY

Data gisa formatea daitekeen data-zenbakia izango da emaitza. Hasierako datatik hainbat Lanegunetara dagoen data agertuko da.

Sintaxia

WORKDAY (HasieraData;Egunak;Jaiegunak)

HasieraData: kalkulua egiteko abiapuntu gisa erabiliko den data. Hasierako data laneguna bada, egun hori kalkuluan sartuko da.

Egunak: lanegun kopurua. Balio positiboa sartzen bada, hasiera-data baino beranduagokoa izango da emaitza; balio negatiboa sartzen bada, aldiz, hasiera-data baino lehenagokoa izango da.

Jaiegunak: aukerako jaiegunen zerrenda. Egun hauetan ez da lanik egiten. Sartu jaiegunen zerrenda duen gelaxka-area.

Adibidea

Zein egun izango da 2001eko abenduaren 1aren ondoren 17 lanegun igarotakoan? Sartu "2001/12/1" hasierako data gisa C3 gelaxkan eta lanegunen kopurua D3 gelaxkan. F3 eta J3 arteko gelaxkek ondorengo Eguberri eta Urte berri jaiegunak dituzte:"2001/12/24", "2001/12/25", "2001/12/26", "2001/12/31", "2002/01/01".

=WORKDAY(C3;D3;F3;J3) formulak 2001/12/28 ematen du emaitza gisa. Formateatu dataren serie-zenbakia data gisa.