WEEKNUM_OOO

WEEKNUM_OOO funtzioak urteko zenbatgarren astea den kalkulatzen du, barne-funtzionamenduko data-balio batentzat..

Ohar-ikonoa

Funtzio hau existitzen da 5.1.0 bertsioa baino zaharragoak diren LibreOffice bertsioekin eta OpenOffice.org aplikazioarekin bateragarritasuna mantentzeko. Aste-zenbakiak kalkulatzeko, lehen astea urtarrilaren 4a barne duena darabilen numerazio-sistema bat erabilita kalkulatzen du. Funtzio honek ez da bateragarria beste kalkulu-orri batzuekin. Dokumentu berrietan, erabili, horren ordez, WEEKNUM edo ISOWEEKNUM funtzioa.


Sintaxia

WEEKNUM(zenbakia; modua)

Zenbakia barne-funtzionamenduko data-zenbakia da.

Moduak astearen hasiera eta kalkulu mota ezartzen du.

1 = Igandea

2 = Astelehena (ISO 8601)

beste edozein balio = Astelehena (ISO 8601)

Adibideak

=WEEKNUM_OOO(DATE(1995;1;1);1) 1 itzultzen du

=WEEKNUM_OOO(DATE(1995;1;1);2): 52 ematen du. 1. astea astelehenean hasi da, 1995-01-02 egunean.