WEEKDAY

Adierazitako data-balioaren asteko eguna ematen du. Modurik zehaztu ez bada edo modua = 1 definitu bada, 1 (igandea) eta 7 (larunbata) arteko osoko zenbaki gisa ematen du emaitza. Beste moduetarako, ikusi beheko taula.

Sintaxia

WEEKDAY(Zenbakia; Modua)

Zenbakia, data-balio gisa, asteko eguna kalkulatzeko erabiliko den data-balioaren zenbaki hamartarra da.

Mota aukerazkoa da eta kalkulu mota zehazten du.

Mota

Asteko egunaren zenbakia itzultzen du

1 edo ezikusia

1 (Igandea) - 7 (Larunbata). Microsoft Excelekin bateragarritasunerako.

2

1 (Astelehena) - 7 (Igandea).

3

0 (Astelehena) - 6 (Igandea)

11

1 (Astelehena) - 7 (Igandea).

12

1 (Asteartea) - 7 (Astelehena).

13

1 (Asteazkena) - 7 (Asteartea).

14

1 (Osteguna) - 7 (Asteazkena).

15

1 (Ostirala) - 7 (Osteguna).

16

1 (Larunbata) - 7 (Ostirala).

17

1 (Igandea) - 7 (Larunbata).


Ohar-ikonoa

Balio horiek - LibreOffice Calc - Kalkulatu atalean aukeratutako data-formatu estandarrari soilik aplikatzen zaizkio.


Adibideak

=WEEKDAY("2000/06/14") funtzioak 4 ematen du emaitza gisa (Modua parametroa falta da eta horregatik erabili da kontatzeko modu estandarra. Kontatzeko modu estandarrak Igandea hartzen du lehen egun gisa. 2000ko ekainaren 14a asteazkena izan zen eta, beraz, asteko 4. eguna).

=WEEKDAY("1996/07/24";2) funtzioak 3 ematen du emaitza gisa (Modua parametroa 2 da eta, beraz, astelehena da asteko 1. eguna. 1996ko uztailaren 24a asteazkena izan zen eta, beraz, 3.a).

=WEEKDAY("1996/07/24";1) funtzioak 4 ematen du emaitza gisa (Modua parametroa 1 da eta, beraz, igandea da asteko 1. eguna. 1996ko uztailaren 24a asteazkena izan zenez, asteko 4.a izan zen).

=WEEKDAY("2017-05-02";14): 6 ematen du ('Mota' parametroa 14 da eta, beraz, asteazkena 1 zenbakiko eguna da. 2017ko maiatzaren 2a asteartea izan zen eta, beraz, 6 zenbakiko eguna)

=WEEKDAY(NOW()) gaurko egunaren zenbakia ematen du.

Iradokizun-ikonoa

A1 gelaxkako eguna laneguna den adierazten duen funtzio bat lortzeko, honela erabili behar dituzu IF eta WEEKDAY funtzioak:
IF(WEEKDAY(A1;2)<6;"Laneguna";"Asteburua")