SUMIFS funtzioa
Barruti anitzetan irizpide anitz betetzen dituzten gelaxketako balioen batuketa ematen du.
Sintaxia
SUMIFS(FuntzioBarrutia; Barrutia1; Irizpidea1 [ ; Barrutia2; Irizpidea2 [;...]]))
FuntzioBarrutia – derrigorrezko argumentua. Gelaxka-barruti bat, izendatutako barruti baten izen bat, edo zutabe edo errenkada baten etiketa bat da, batuketa kalkulatzeko erabiliko diren balioak dituena.
Erabilera sinplea
=SUMIFS(B2:B6;B2:B6;">=20")
B2:B6 barrutian 20 balioaren berdina edo handiagoak diren balioen batuketa kalkulatzen du. 75 ematen du, bosgarren errenkadak ez duelako irizpidea betetzen.
=SUMIFS(C2:C6;B2:B6;">=20";C2:C6;">70")
C2:C6 barrutian 70 baino handiagoak diren eta B2:B6 barrutian 20 balioaren berdinak edo handiagoak duten gelaxkei dagozkien balioen batuketa kalkulatzen du. 275 ematen du, bigarren eta bosgarren errenkadek ez dutelako gutxienez irizpide bat betetzen.
Adierazpen erregularrak eta habiaratutako funtzioak erabiltzea
=SUMIFS(C2:C6;B2:B6;">"&MIN(B2:B6);B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))
C2:C6 barrutian B2:B6 barrutiko balio guztiei dagozkien balioak, minimoa eta maximoa salbu, batzen ditu. 255 ematen du, hirugarren eta bosgarren errenkadek ez dutelako gutxienez irizpide bat betetzen.
=SUMIFS(C2:C6;A2:A6;"pen.*";B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))
C2:C6 barrutiko balioen batuketa kalkulatzen du, "pen" katearekin hasten diren A2:A6 barrutiko gelaxkekin eta B2:B6 barrutiko gelaxka guztiekin (maximoa salbu) bat datozen balioak soilik hartuta. 65 ematen du, bigarren errenkadak soilik betetzen dituelako irizpide guztiak.
Irizpidetzat gelaxka baten erreferentzia erabiltzea
Irizpide bat erraz aldatu behar baduzu, beste gelaxka batean zehaztu dezakezu eta gelaxka horren erreferentzia bat erabili SUMIFS funtzioaren baldintzan. Adibidez, goiko funtzioa beste modu honetan idatzi daiteke:
=SUMIFS(C2:C6;A2:A6;E2&".*";B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))
E2 = pen bada, funtzioak 65 ematen du, gelaxkarako esteka bere edukiarekin ordezkatuko delako.