SKEWP

Banaketa baten asimetria kalkulatzen du ausazko aldagai baten populazioa erabiliz.

Sintaxia

SKEWP(Zenbakia1; Zenbakia2; ...; Zenbakia30)

Zenbakia1, Zenbakia2... Zenbakia30: zenbakizko balioak edo barrutiak dira, 30 arte.

Banaketa baten asimetria kalkulatzen du ausazko aldagai baten populazioa, emaitza posibleak alegia, erabiliz. Sekuentziak gutxienez hiru zenbaki izan behar ditu.

Ohar-ikonoa

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Adibideak

SKEWP(2;3;1;6;8;5) funtzioak ematen du 0.2828158928

SKEWP(A1:A6) 0,2828158928 ematen du, A1:A6 barrutiak {2;3;1;6;8;5} duenean

SKEWP(Zenbakia1; Zenbakia2): Beti zero ematen du, Zenbakia1 eta Zenbakia2 parametroek bi zenbaki ematen badituzte.

SKEWP(Zenbakia1): Err:502 (baliogabeko argumentua) ematen du Zenbakia1 parametroak zenbaki bat ematen badu, SKEWP ezin baita balio batekin kalkulatu.