NOW

Ordenagailuaren sistemaren data eta ordua ematen ditu. Balioa eguneratu egiten da dokumentua berriro kalkulatzen duzunean edo gelaxka-balio bat aldatzen duzun bakoitzean.

Sintaxia

NOW()

NOW argumenturik gabeko funtzioa da.

Adibidea

=NOW()-A1 funtzioak A1 gelaxkako dataren eta gaurko egunaren arteko diferentzia ematen du. Formateatu emaitza zenbaki gisa.